AKETEGI 1551m- AKETEGI ERPINA 1544m – AIZKORRI 1523m
05-05-2024
- AIZKORRI mendilerro malkartsuak Euskadiko gailurrik altuenak ditu, eta Aloña mendilerroaren luzapena da. Tontor hauek historia, mitologia eta erlijiotasuna batzen dituzte, eta, beraz, oso ezagunak eta garrantzitsuak dira euskal mendizale ororentzat. Aketegiko ekialdeko partean Mariren kobazuloa dago, euskal mitologian ospetsua. Ibilbidea Arantzazun hasita, leku sinboliko hau ezagutzeko aukera izango dugu.
- Oraingo honetan, Gailurra Txiki taldearekin bat egingo dugu Urbiara igotzeko, bertan elkarrekin hartuko dugu hamaiketakoa, eta gero talde bakoitzak bere ibilbidea jarraituko du.
Arantzazun (755) Santutegira bisita labur bat egitea proposatzen dugu ibilbidea hasteko, Gipuzkoako enklabe honen esanahi erlijioso, artistiko eta kulturala eta kokapen aparta ulertzeko. Ibilbidea Urbiarako ohiko bideari jarraituz hasiko dugu, hego‑ekialderantz, Elorrolako lepora heldu arte (1161) (1:30), eta handik gutxira Urbiako baselizara eta aterpera iritsiko gara (1130) (1:40)(4.6km).
Gure ibilbidea ekialderantz doa, Aizkorriko harresi karstikorantz, bide nabarmena jarraituz. Laster, Arbelarreko txabolen ondotik igaroko gara, Arbelaitz gailurraren azpitik. Mendi-bide harritsu batetik igoko gara Aizkorrirantz, eta gandorretik gertu (1450) ezkerrera egingo dugu iparralderantz tontorrera igotzeko. Aketegi (1551) (3:00) Euskadiko tontorrik altuena.
Ertzatik hegoalderantz, seinale geodesikoa duen puntatik pasako gara, Aketegi erpina (1544), eta gero, bidezidor harritsuari jarraituz, Aizkorriko tontorrera iritsiko gara (1528) (3:25)(8:33km). Mendilerroaren gailurrik jendetsuena da hau, Santo Kristoren ermita eta Federazioak eraikitiko lehen babesleku irekia duena (1933. urtea).
Hegoalderantz jarraituko dugu gailurretik (3:32)eta laster eskuinera joko dugu (M) . Jaitsiera oso aldapatsua da, pagadi ederretan, artzain txabolak dituen Oltzako zelaiara heldu arte (4:18) (10.3 km). Zelai hori zeharkatu ondoren, eskuinera egingo dugu (IM), Urdabidegoikoa bidea hartzeko, pagadi zoragarria zeharkatuz Ollantzuko txabolarrera iritsiko gara, eta bertatik berriz Urbiako ostatura. (12.9 km)
Handik, ipar-mendebalderantz eta Enaitz mendiaren gailurra eskerrean utzita, PR-GI-3006 bidezidorrari jarraituko diogu, Iparbakoitz leporaino (1246). Puntu honetan, ordua eta gogoaren arabera, markatutako bidezidorretik jarraitu ahal dugu , edo nahi izanez gero, iparralderantz desbideratu Artzanburu tontorrera igotzeko (1335) (+0:35). Hiru haran menderatzen dituen gailurra da hau, Aizkorri mendilerroaren ekialdeko partean, eta igoeran Artzanburuko trikuharria ikusteko aukera dugu. Bararandiaranek aurkitu zuen trikuaharria 1917. urtean, eta inguru horrek duen garrantzi megalitiko-erlijiosoaren erakusgarri da, baita Neolitotik aurrera artzaintzan izan duen etengabeko okupazioaren erakusgarri ere.
Bidetik Arabako isurialdearen ikuspegi ederra dago, baita Aloña mendilerroarena ere. Denbora gutxian, larreetatik jaitsiko gara Eskistako aterperaino, teilatu borobildua duena (1111 ) (6:10). Han, bide markatuarekin bat egingo dugu (GR 120 / GR 34 / PR-GI3006), eta pistatik joango gara Mallarrateko leporaino (1055). Bertatik, pista utzita, ezkerretara joko dugu. GR120 GR 34 ibilbidea jarraitu besterik ez dugu egin behar, eta Duruko txaboletatik, bide aladapatsu batetik jaitsiko gara Arantzazura (19km)(7:10).
EGURALDI IRAGARPENA
Egunero gaurkoratzen da
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | +1150 | |||||||
Luzera | 19 km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 7:45 or. | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 3 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 3 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 3 | |
Ahalegin fisikoa | 4 |
Elkartzeko tokia eta ordua
8:30 Gailurra
9:45 Arantzazuko santutegiko sarreran
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Arantzazuko santutegia ( sarrera) 10:00etan.
Bertara joateko
Bestelako oharrak
Irteerarako izena emateko azken eguna
04-05-2024
You must be logged in to post a comment.