2019/05/18-19 GORBEIA GAUEZ ETA BAIAS ITURBURUA
18-05-2019
1.go EGUNA:
IONDEGORTA, AGIÑALDE (Santutxuko Mendi Taldearen aterpea), BAIAS ibaiaren jaiotza eta GORBEIA (gauez) 1482m
Iondegortako aparkalekutik (730m), porlanezko bide bat hartuz, Agiñalde izeneko zelaira helduko gara (900m 30′). Haginak daude inguru honetan, horietariko batzuk oso handiak dira eta Euskadiko aparteko zuhaitzen zerrendan daude. Bertatik hegoalderantz joko dugu Aldamiñapen dagoen aterpera heltzeko. Bertan utziko ditugu behar ez ditugun gauzak (lo zakua eta abar).
Eguerdian Baias errekaren iturbururaino joango gara. Santutxuko Mendi Taldeko aterpetik abiatuko gara inguruan dagoen beste aterpe batera heldu arte. Bertatik 30 minutu emango ditugu igoera xuabe batean Igirañaoko landetara heldu arte. Gora heltzerakoan Zastegiko zutharrira abiatuko gara eta handik 45 minutura dagoen Urratxa haitzera eta gero Baias iturburura. Bueltarako aldapan gora joango gara ordu bete eta 45 minutu Igiriñaora heldu arte. Bertatik lehen etorri garen leku beretik jaitsiko gara 30 minutu guztira gutxi gorabehera.
Goizeko ibilbidea: 2 ordu eta erdi inguru.
Gauean Gorbeiako tontorrera igoko gara. Santutxuko aterpetik abiatuta ordu bete inguru emango dugu gailurrera heldu arte. Zortea badaukagu ilargipean igoko gara. Egun horretan ia-ia ilargibetea egongo da. Tontorretik behera 40 minutu inguru daude. Aterpera heltzerakoan denok lotara.
2. EGUNA:
AGIÑALDE (Santutxu Mendi Taldearen aterpea) ARRALDE eta ATXURIKO bidea. Igande goizean Agiñalde izeneko eremutik ibiliko gara. Ez dago desnibel askorik. Atxuriko bidea ezagutuko dugu (formazio geologiko ederra) eta Arralde izeneko tontorera igo. Joan-etorria bi ordu inguru izango dira. Eguna patxadaz hartuko dugu aterpea joan aurretik txukundu behar dugulako.
EGURALDI IRAGARPENA IKUSI
IBILBIDEAREN TRAKA DESKARGATU
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun batzuetarako zeharkaldia oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | ||||||||
Luzera | ||||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | ||||||||
Material tekniko beharrezkoa | Nahitaezkoa: - Mendiko botak. - Frontala. - Eguzkitarako krema. - Eguzkitarako betaurrekoak. - Kapela - Zira/Txubaskeroa. - Lo zakua. - Makilak. - Kantinplora 1, 5 litro gutxienez. - Polainak Aholkugarriak: - Zapatilak (aterpe barruan egoteko) - Belarrietarako tapoiak (zurrungalarien kontrako neurria) - Norberak erabili beharreko botikak. - Burko zorroa. Garrantzitsua: - Bi egunetarako janaria eraman behar da. | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 3 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 3 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 3 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Elkartzeko tokia eta ordua
Maiatzak 18 larunbata. Gailurrako egoitza (Trauko 27) goizeko 9:00etan.
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Zeanuri. Lanbreabe auzoa. Iondegortako parkinga.
Bertara joateko
Bestelako oharrak
- Aterpean gaua pasatzeko 7 euro ordaindu beharko dira. - Ohe kopurua mugatua da beraz ahalik eta azkarren izena eman ohea ziurtatzeko. - Aterpean ez dago elektrizitaterik. Ez dago ur berorik. - Denok elkarrekin afari bat prestatzeko asmoa dago.
IZENA EMATEAN HONAKO INFORMAZIOA GEHITU BEHARKO DUZU KOMENTARIO ATALEAN:
- Zein egunetan hartuko duzu parte?: (asteburu osoan / larunbatean / igandean )
- Aterpean lo egin nahi duzu? (Bai / Ez)
- Larunbateko afarian parte hartuko duzu? (Bai / Ez)
- Afarirako behar berezirik duzu? (Begetarianoa / alergiaduna / zeliakoa /…)
Argibide gehiago
Telefonoa: 656740548 Txaber
Irteerarako izena emateko azken eguna
16-05-2019