– BMF eta EMF

Lizentzia eskatzera  zuzenean joan nahi dut


Gailurra mendi-taldea Bizkaiko Mendizale Federazioari atxikita dago, eta ondorioz, Euskal Mendizale Federazioari ere; horrek lan eta abantaila hauek ekartzen dizkigu:

  • Mendizaleen federazio-lizentziak bideratzen ditugu,
  • Mendizale federazioari trebakuntza-ikastaroak eskatzeko aukera dugu, gure bazkideei eskaintzeko.

 Zer ekartzen digu federazio-lizentziak?

Federazio-lizentziak honako abaintailak dakarzkigu mendizale federatuoi:

  • Mendizale federazioek antolatutako jardueretan (lasterketak, txapelketak zein formazio-ikastaroak) parte hartu ahal izango dugu.
  • Euskal Mendizale Federazioak eskaintzen duen aseguruaren hartzaileak izango gara.
  • Pyrenaica aldizkariaren harpidedunak izango gara.

Aseguruak hiru erabilera ditu:

  1. Aseguru medikua da, beraz, mendian zoritxarreko istripu baten ondorioz, laguntza medikua behar badugu, hitzartutako osasun-zentroetara joateko aukera ematen digu.
  2. Istripu-asegurua da; beraz, mendian gaudela, erreskata gaitzaten behar izanez gero, horrek ekar litzakeen gastuak (muga batzuen barruan) aseguruak ordainduko lituzke.
  3. Erantzukizun zibilerako asegurua da; beraz, mendian gabiltzala, beste pertsonaren bati  kalterik eraginez gero, aseguruaren nolabaiteko babesa izango dugu.

Asegurua mendizaleok aukeratzen ditugun esparruaren (estatua, Pinireoak, mundua) eta estalduren (btt, sky…) araberakoa izango da.

Kontuan hartu:

  • Lizentzia urte naturalerako da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Hau da, urrian federatuz gero prezio berdina pagatuko duzu, nahiz eta egun gutxiago izan.
  • Abenduaren hasieran irekitzen da hurrengo urterako izena emateko epea; urtarrilaren 1ean federatuta eta aseguratuta egon ahal izateko.
  • Urtean zehar lizentzia luzapena eskatu dezakezu. Adibidez, urtarrilean “estatua eta Pirinioak” aseguruaren estaldura aukeratu duzu, ekainean Alpeetara zoaz eta “mundurako” zabaldu nahi duzu. Kasu honetan, ekainean eskatu dezakezu “mundurako” zabaltzea, diferentzia gehi diru-kopuru txiki bat ordainduta tramitea egiteagatik. Kontuan izan tramitazioak egun batzuk behar dituela.
  • Lizentziak Pyrenaica hiruhilabeteko aldizkaria dakar. Etxe bereko pertsona bat baino gehiago federatzen denean, guztientzako aldizkari bakarra jasotzea eskatu ahal da. Horretarako, pertsona batek lizentzia arrunta eskatzen du, eta gainerakoek onuradun-lizentzia, aldizkariaren prezioa aurrezteko.

Informazio hau erabat orokorra da, ulergarria izateko asmoz; informazio zehatzagoa gura izanez gero, irakurri aseguru txostena edo jo Euskal Mendizale Federazioaren webgunera.

PDF honetan dituzu  aseguruari parte emateko jarraitu beharreko urratsak istripua izanez gero.

  Eskatu zure Lizentzia