Euskaraldia 2022

Euskaraldia berri bat datorkigu. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte burutuko da, eta Gailurra Mendi Taldeak Euskaraldiarekin bat egitea erabaki du. Horretarako, ARIGUNEA izango gara ariketa soziala irauten duen bitartean. Horrek honakoa esan nahi du: Gailurra Mendi Taldea, euskaraz lasai aritzeko gune bat izango dela Euskaraldia irauten duen bitartean. Gailurraren ibilbide luzean arlo hau beti zaindu izan dugu eta pozten gaitu Euskaraldiaren ahalegin kolektiboaren parte izatea.

Horretaz aparte, edizio berri honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Oraindik ez baduzue egin, aurten errezagoa da. Zuen aurreko parte hartzearen datuak jasota baitauzkate Euskaraldiaren webgunean. Honako helbidera jo beharko duzue:

www.euskaraldia.eus

ANIMA ZAITEZ eta PARTE HARTU!