Eski asteburu pasa – Alto Campoo

Helburua asteburua pasatzea da, lagunen artean, bidaia, ostatua eta hainbat ekintza partekatzea.

Campoora joango gara, Cantabrian. Norbera arduratuko da haren nahien eta gaitasunen araberako jarduerak prestatzeaz. Gailurrak egonaldia antolatuko du.

Data

Otsailaren 11-12an

Bidaia

Larunbat goizean irtengo gara Bilbotik, eta aste horretan bertan antolatuko gara gure kotxeak partekatzeko.

Egonaldia

Santiurdeko La Torre aterpetxean egingo dugu; prezioa 28 euro ondokoa barne:

  • larunbatean lo egitea
  • larunbateko afaria eta igandeko gosaria

Gainerakoa norberak eraman behar izango du. Lo egiteko literak daude eta lo zakua eraman behar da. Aterpetxetik Alto Campoora 36 Km dira.

Materiala

Ezinbestekoa da arropa egokia eramatea, baita norberak egin nahi duen neguko jarduetarako segurtasun-materiala.

Zure jarduera prestatzeko erabilgarri gerta litezkeen loturak

MAPA ikusi
Meteo (5 egun) 
Info elurra eta elurjauziak Campoon
Webcam MeteoCampoo

Informazio gehiago

Lourdes: sei65709978

Izen ematea

  • Web orri honetan bertan, pertsona bakoitzeko formulario bana bete behar da.
  • Aterpetxean erreserba egiteko pertsonako 20 euroko diru-sarrera egin behar da aurrez, eta ordainagiria erantsi behar duzu formularioan.

    RuralKutxa-caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325

  • Komentario atalean esan:
    – Zein jaeduera egingo duzun: Mendi eskia / Eski pistetan / …
    – Ea kotxea duzun, eta zenbat plaza parteka ditzakezun, edo nonorekin joateko asmoa duzun.
  • Izena emateko azken eguna otsailaren 8a, asteazkena, izango da. 24 plaza daude, eta Gailurrakideek lehentasuna dute; beraz, azkar apuntatu.

Error: Contact form not found.