Datorren larunbatean, uztaila 4an, eskalada eguna izango dugu.
Eskalatzen gabiltzan Gailurrakideon topaketa bat da, gure asmoa eguna elkarrekin pasatzea da, eskalatzen eta, ahal bada, ikusi, ikasi, eta plan berriak egin. Ez da ikastaro bat, ezta jarduera gidatu bat ere, norbera bere materialarekin, gogoarekin, eta ardurarekin arituko da.
Oraingo honetan URDULIZ izango dugu topagune. 100 bide baino gehiago izango ditugu aukeran, orientazio eta zailtasun dezberdinekin maila guztietarako . Hemen duzue informazio gehiago eta krokisak:
10:30etatik aurrera lotu gara bertan.
Nola heldu:
Metroz Urdulizeko geltokiraino, eta gero beste 15 minutu oinez.
Kotxez ere joan ahal da, eta kotxeak konpartitzen saiatuko gara, beraz, kontakta gurekin, bai joateko kotxerik behar baduzu, bai zure kotxean leku libreak eskaini nahi badituzu.
(Manu 678 56zero 383)
_______
