Eskalada eguna 2025

 

Datorren larunbatean, irailak 20an, eskalada eguna izango dugu.

Eskalatzen gabiltzan Gailurrakideon topaketa bat da, gure asmoa eguna elkarrekin pasatzea da, eskalatzen  eta, ahal bada, ikusi, ikasi, eta plan berriak egin. Ez da ikastaro bat, ezta jarduera gidatu bat ere, norbera bere materialarekin, gogoarekin, eta ardurarekin arituko da.

Aurten AMETZORBE izango dugu topagune, Oiz mendian dagoen eskalada eskola, eta bideak 5/7a gradukoak dira. Hemen duzue informazio gehiago eta krokisak:

http://www.untzillaitz-sur.com/via/ametzorbe-eskola-oiz/

Nola iritsi:

Goiuritik edo Garaitik Oizera doan pistatik kotxez igo ahal da Lasiar aisialdi gunera. Bertan lotuko gara 10:30etan. Aparkalekutik eskalatzeko gunera beste 20 minutu ditugu oinez.

Kotxeak konpartitzen saiatuko gara, beraz, kontakta gurekin, bai joateko kotxerik behar baduzu, bai zure kotxean leku libreak eskaini nahi badituzu.