Eskalada eguna 2024

Datorren larunbatean, apirilak 20an, eskalada eguna izango dugu.

Eskalatzen gabiltzan Gailurrakideon topaketa bat da, gure asmoa eguna elkarrekin pasatzea da eta, ahal bada, plan berriak egitea. Ez da ikastaro bat, ezta jarduera gidatu bat ere, norbera bere materialarekin, gogoarekin, eta ardurarekin arituko da.

Aurten bide motzak dituen horma txiki batera joango gara (5/7a). Lekua nahiko erosoa da egoteko, esterilaren bat ekar dezakezue esertzeko eta jateko zeozer; ez dago urik. Ez ahaztu kaskoa.

Nola iritsi: Amorebieta-Gernika errepidea jarraitu eta Zugastietan Munitibarrerako errepidea hartu, pixka bat aurrerago, 26. kilometroan, aparkatzeko lautada bat dago bide bazterrean. Aparkaleku horretan elkartuko gara 10:30ean. Aparkalekutik eskalatzeko gunera beste 20 minutu ditugu oinez.

Kotxeak konpartitzen saiatuko gara, beraz, kontakta gurekin, bai joateko kotxerik behar baduzu, bai zure kotxean leku libreak eskaini nahi badituzu.