Aurtengo Deiadar Mendien Eguna Ganekogortan ospatuko dogu datorren ekainarean 2an, domekan.
Egitaraua:
7:45etan elkartuko gara Kobetan. Ongi etorri bero bat eta bideari ekingo diogu. Sorpresaren bat baietz aurkitu aldapan gora! Adi egon. Pagasarrin geldialditxo bat egingo dogu. Arnasa hartu, ura edan, modakutxo bat, taldea bildu, eta 10:00etan aurrera egingo dogu. Adarra joten hasi gura dauenak, libre.
12etan Ganekogortako dondorretik adarra joko dogu, Bilbotik argi entzuteko moduan. Birikiak hustu ostean, gure artean eukiko doguz txistulari, dantzari eta bertsolariak.Gero beheruntz abiatuko gara.
13:00etatik aurrera Pagasarrin jai giro polita edukiko dogu: musikariak, dantzariak, bertsolariak, oparitxo bat adarra jo dutenentzat, piskolabis goxo goxoa txakolinez bustia. Eta gero, gerokoak… Gailurrakideok Kobetaraino buelta gidatua egingo dogu 14:30etan, baina norberak nahi duenean eta bere kontu jaisteko aukera izango du…
Nola iritsi Kobetara, abiapuntura:
Garraio publikoan:
- METRO/RENFE: SAN MAMESEKO (TERMIBUS) geltokia da hurbilena. Bertatik oinez joan daiteke kobetara (30 bat minutu).
- FEVE: BASURTU HOSPITAL geltokia da hurbilena.
- Ordu honetan domeketan ez dago Bilbobusik Kobetaraino.
Kotxez: aparkalekuak dagoz autoentzat Kobetan. Dena dela, garraio publikoak erabiltzea gomendatzen dizuegu
Nola iritsi Kobetara (oinez)
Ibilbidearen zer norakoak:
Luzera: 22 Km Kobetas-Ganeko-Pagasarri-Kobetas
Desnibela : +/- 910m
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena : 6 ordu (ibiltzen)
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila)
- Ingurumen-arriskuak: 2
- Orientazio-zailtatusa:2
- Ibiltzeko zailtasuna: 3
- Ahalegin fisikoa: 3
Mapa eta Tracka
Tracka deskargatzeko sakatu HEMEN
Mapa zehatzago ikusteko sakatu irudian
Material tekniko beharrezkoa:
Mendiko botak
Eguzkitarako krema
Eguzkitarako betaurrekoak
Kapela
Zira/Txubaskeroa
Makilak
Kantinplora eta ura – 1, 5 litro gutxienez
Eguraldiaren aurreikuspena
LOTURA HONETAN dozu aurreikuspen berriena (egunero berrizten da).
Kontuan hartzekoak:
Jende asko bilduko gara mendian egun honetan. Mesedez, gure presentziak izan dezala ahalik eta eragin gutxien ingurumenean. Hementxe jarraitu beharreko arauak:
- EZ BOTA ZABORRIK MENDIAN, LAGUNDU GARBI UZTEN.
- EZ PIZTU SURIK . EZ BOTA ZIGARROKINIK LURRERA.
- LAGUNTZARIK BEHAR BADUZU, ESKATU ANTOLATZAILEEI.
- JOKATU ERRESPETUZ ETA ERA ATSEGINEZ INGURUKOEKIN.
- UMERIK BADAKARZU, EZ UTZI BAKARRIK.
- TXAKURRAK LOTUTA ERAMAN.
- JOKATU ERRESPETUZ BERTOKO ANIMALIEKIN ETA LANDAREEKIN.
- TXIRRINDULAZ BAZABILTZA, IBILI ASTIRO, IBILTARI ASKO DABIL-ETA BIDEAN.
Ospakizunari buruz:
Bost omen ziren Bizkaian deiadar mendiak: Gorbea, Ganekogorta, Oiz, Sollube eta Kolitza. Gernikan Batzar Nagusiak biltzeko deialdia mendi hauetatik egiten omen zen antxina, adarra joz eta sua piztuz. Denpora igaro ahala, ohitura hau desagertuz joan zen eta deialdiak idatziz egiten hasi ziren.
2004. urtean Batzar Nagusien ekimenez Deiadar Mendien Eguna ospatzen hasi ginen. Urtero deiadar mendietako tontor batetik, txadaka, adarra jotzen da, antxinako ohituraren oroigarri modura. Antxinako Bizkaitarren Batzar Nagusien oroigarri modura.
Aurten Uribarriko Gailurra Mendi Taldearen esku dago antolaketa, Bizkaiko Batzar Nagusiekin batera, eta Ganekogortako gailurrean egingo dugu deiadar.
Informazio gehiago duzu lotura hauen bidez:
>> Batzar Nagusietako esteka 2018ko irudiekin
>> Wikipedia – Deiadar Mendiak
>> Deiadar Mendiei buruzko informazio gehiago
You must be logged in to post a comment.