Aupa, medizale hori! Apirilaren 16 eta 17an Gorbeiara joango gara, asteburu-pasa ederra egiteko asmoz. Arrabako aterpean hartuko dugu ostatu, eta hor 24 pertsonarentzako lekua baino ez dago, beraz, argi ibili, izen-emate mugatua da-eta!! Jakina, beti bezala bazkideek lehentasuna dute, besteen aldean.
Mendi-Irteerak
Mendi-ibilbidea Orixolera (Urkiola), martxoaren 20an
Aupa, lagunok: Datorren asterako Gorbeiarako irteera aurreikusita genuen, baina atzeratu egin dugu (apirilaren 16 eta 17an izango da). Horren ordez, martxoaren 20an, igandean, Orixol mendira joango gara, Arrazolatik (Atxondo) abiatuta. Ibilbidea gogor samarra da; 1.000 metro ingurko desnibela du, eta 5-6 orduko iraupena. Are gehiago gogortuko da, elurra badago. Kontuan izan! Autoz joango gara Arrazolaraino. — Seguir leyendo
Pagoetako irteera eguneko eta sagardotegiko argazkiak
Urtero legez, gailurrakideok gure ospeari eutsi diogu sagardotegian. Hona hemen Txema Rojok eginiko egun gogoangarri haren zenbait argazki: Argazki gehiago ikus ditzakezue esteka honetan: https://www.dropbox.com/sh/2acv10mtfu0k3my/AABGPtuxVxeAGcAnhcjJzINea?dl=0
MENDI-IBILBIDEA PAGOETAN (GIPUZKOA) + SAGARDOTEGIA, MARTXOAREN 5EAN
Aupa, mendizale hori! Martxoaren 5erako, larunbata, antolatu dugun jardueraren berri emateko idazten dizugu. Aiara joango gara, Gipuzkoara, Pagoetako Parke Naturalean zehar ibilbide bat egitera. 4-5 ordu inguruko ibilaldi erraza izango da. Gero, nekearen ostean, gosea berdinduko dugu Aiako Satxota sagardotegian. Alokatutako autobusean joango gara. Goizeko 8etan elkartuko gara Panerako autobus-geltokian (sakatu hemen non den ikusteko) eta gaueko 21etarako itzuliko gara, beranduenez. Uribarriko jaietan — Seguir leyendo
Sagardotegi
Aquí va a escribir Jonan que el sábado nos vamos a Gipuzkoa a dejar el pabellón bien alto!
You must be logged in to post a comment.