Oroimen Eguna – Besaide

ORIXOL Mendizale Elkarteak antolatuta:      1955. urtetik, hutsik egin gabe, Betsaide tontorrean mendi istripuz utzi gaituzten euskal mendizale lagunak agurtzen ditugu. Aurten ere, Irailak 15ean Betsaiden bilduko gara asmo berdinarekin EGITARAUA: 11:00tan Oroimen ekitaldi zibila 11:30tan Omenaldia: * Lehendakariaren hitzaldia * Monumentua babesteko ekitaldia – Goizean zehar bertsolari, dantzari, txistulari, trikitilari eta txalapartariak arituko dira — Seguir leyendo

Orientazio Tailerra eta Mendi-ibilbidea. Ubidea
2019-06-29 / 30

Mapak irakurtzen ikasteko, eta ipar orratza erabiltzen trebatzeko asteburua prestatu dugu. Asteburu osoko jarduera da,  baina nahi izanez gero, aukera duzu egun bakar batean parte hartzeko. Zapatuan: Orientazio Tailerra. Teoria eta praktika aire zabalean tartekatuta. Domekan: Orientazio Ibilbidea Mendian. Mapa eta ipar-orratza erabiliz Tailerrerako eta zapatuan lo egiteko BMFaren aterpea dugu (16 leku). Hau da — Seguir leyendo

2019/02/16-17 Payolle. SKI Piriniotan

Badator eskiatzeko irteera desiratua!, Prestatu zure ekipoa! Aurten Frantziako Piriniotara joango gara, eta aukeratu dugun lekua Payollé izan da: Noiz Otsailak 16-17 Jarduerak Ipar-eski,  eta mendi-eski ibilbideak egiteko leku egokia da. Norberak hartu behar du ardura bere ibilbideak prestatzeko. Lo egiteko eta afaltzeko Gailurrak hartuko dituen apartamentuetan egingo dugu lo.  Beharrezkoa da maindirea, lo -zakua — Seguir leyendo

2019-02-13 Hitzaldia:
Larrialdietarako komunikazioa mendian

  EGUNA: Otsailak 13 asteazkena ORDUA: 19:00 LEKUA: Auzofactory Matiko Matiko Kalea 6, Bilbo   Mapan ikusi  SARRERA LIBREA LEKUAK BETE ARTE.   LARRIALDIETARAKO KOMUNIKAZIOA MENDIAN Nola komunikatu mendian telefono mugikorra funtzionatzen ez duenean. Naturan gertatzen diren istripuen aurreikuspen eta segurtasunari buruz hitz egingo dugu, eta horren inguruan irrati bidezko komunikazio estrategia batzuk aurkeztuko dira hitzaldi honetan. — Seguir leyendo

QMapShack: mapak ikusteko , trakak marrazteko eta irteerak prestatzeko aplikazioa.

QMapShack ( QMS laburrean) oso aplikazio interesgarria da gure irteerak prestatzeko. Ezaugarri nabarmenak: Software librea eta dohan.  Windows, Mac, eta Linuxerako bertsioak daude .  Mapa libre asko erabili ahal dira (IGN, Openstreetmaps), offline edo online, baita GPSan erabiltzen dituzun garmin mapak ere.  Mapak gainjartzea posiblea da, halantxe Topopiriseko bideak IGN gainean ikusiko dituzu. Kolorekin nabarmentzen — Seguir leyendo

Bizkaiko Goi Mendi Eskolaren tailerra , borondate oneko gidariei zuzenduta.

Bizkaiko Mendizale Federazioak ezinbestekotzat jotzen du behar bezalako informazioa eta prestakuntza ematea klubeko irteerak antolatzeaz arduratzen diren arduradun guztiei. Hori dela eta, Bizkaiko mendizale kluben borondate oneko gidariei zuzenduta mintegiak antolatu ditu osasunez eta seguritateaz jarduteko. Mintegi bakoitzak zortzi orduko jardunaldia izango du ( Bilbon larunbat batean), gehi asteburu bat Gorbeako aterpean praktiketan. Formakuntza Goi — Seguir leyendo

Valle de Tena -Mendiko Eskia

Gailurra mendi taldeak antolatu duen jarduera berri baterako deia luzatu nahi dizuegu; Noiz Martxoak 17-18 Jarduerak – Mendi eskia: Eguneko bi ibilbide egiteko asmoa dugu (larunbata, eta igandea)  Ibilbide proposatu batzuen krokisa eta traka bidaliko da interesatuei emailez, norberak aurrez aztertzeko eta prestatzeko. Aurreko egunean batzarra egingo dugu ibilbidearen nondik norakoak komentatzeko, eta eguraldi eta — Seguir leyendo

ESKI asteburupasa Canfranc-Candanchu

Gailurra mendi taldeak antolatu duen abentura berri baterako deia luzatu nahi dizuegu; eskiatzera joateko irteera, hiru aukera desberdinekin. Noiz Urtarrilak 27-28 Jarduerak –Pistako eskia: Candanchu edo Astuneko pistetan egingo dena (baldintzen arabera). Honetan, bakoitzak bere forfait eta eskiatzeko materiala lortzeaz arduratuko da (Eski edo snow). Aukera hau hartzen duen taldea bere kabuz ibiliko da pistetan. — Seguir leyendo

2017-11-26 ARVA praktika

Zer egin: Arva praktika Lunadan ez dago elurrik, beraz  Urkiolako basoan arituko gara. Norentzat: Neguan mendian ibilitzen diren eta arva erabiltzen trebatu nahi dutenentzat. Maila: Arvaren erabilera ezagutzen dutenentzat zein ezer ez dakitenentzat. Guztiok hartuko dugu parte dakiguna konpartitzen, eta taldeka egingo dugu praktika ezberdinak, gure mailaren arabera. Beharrezko materiala Zure ARVA (baldin baduzu) (Gailurraren — Seguir leyendo

2017 Mendi Jardunaldiak

26. Mendi Jardunaldiak

Azaroaren 8an eta 10ean Gailurra M.Tko jardunaldiak izango dira.  Urtero bezala, ekintza hau taldeko bazkideen lanari eskar aurrera atera da, eta bertan parte hartzera eta ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu; oraingo honetan ere eskarmentuzko eskalatzaileen igoerak eskainiko dizkigu bi saiotan. azaroak 8   19:00 Eneko eta Iker Pou eskalatzaile euskaldunak entzuteko aukera izango dugu, Kanadako Baffin — Seguir leyendo