El 16 de diciembre, nos reunimos en Asamblea 15 socias y socios en el edificio de la Bolsa del Casco Viejo de Bilbo. Se trataron los siguientes temas: 1. Cuentas del 2016 Después de analizar los gastos e ingresos del 2016, se llega a las siguientes conclusiones: Vemos que cada año se reduce el saldo — Seguir leyendo
Author / Jonan
2017rako jardueren egutegia
Hemen duzu 2017rako prestatu ditugun jardueren egutegia. Kontuan izan datak eta lekuak behin-behinekoak direla; jarduera bakoitzaren inguruko argibide zehatzak webgune honetan argitaratuko ditugu, jarduera burutuko den data hurbiltzen denean. Egutegirako proposamenik baduzu, animatu, kontaiguzu eta zure laguntzaz gauzatzen ahaleginduko gara.
Mendi-ibilbidea Orixolera (Urkiola), martxoaren 20an
Aupa, lagunok: Datorren asterako Gorbeiarako irteera aurreikusita genuen, baina atzeratu egin dugu (apirilaren 16 eta 17an izango da). Horren ordez, martxoaren 20an, igandean, Orixol mendira joango gara, Arrazolatik (Atxondo) abiatuta. Ibilbidea gogor samarra da; 1.000 metro ingurko desnibela du, eta 5-6 orduko iraupena. Are gehiago gogortuko da, elurra badago. Kontuan izan! Autoz joango gara Arrazolaraino. — Seguir leyendo
Pagoetako irteera eguneko eta sagardotegiko argazkiak
Urtero legez, gailurrakideok gure ospeari eutsi diogu sagardotegian. Hona hemen Txema Rojok eginiko egun gogoangarri haren zenbait argazki: Argazki gehiago ikus ditzakezue esteka honetan: https://www.dropbox.com/sh/2acv10mtfu0k3my/AABGPtuxVxeAGcAnhcjJzINea?dl=0
MENDI-IBILBIDEA PAGOETAN (GIPUZKOA) + SAGARDOTEGIA, MARTXOAREN 5EAN
Aupa, mendizale hori! Martxoaren 5erako, larunbata, antolatu dugun jardueraren berri emateko idazten dizugu. Aiara joango gara, Gipuzkoara, Pagoetako Parke Naturalean zehar ibilbide bat egitera. 4-5 ordu inguruko ibilaldi erraza izango da. Gero, nekearen ostean, gosea berdinduko dugu Aiako Satxota sagardotegian. Alokatutako autobusean joango gara. Goizeko 8etan elkartuko gara Panerako autobus-geltokian (sakatu hemen non den ikusteko) eta gaueko 21etarako itzuliko gara, beranduenez. Uribarriko jaietan — Seguir leyendo
You must be logged in to post a comment.