Gailurra Mendi Taldeak, Euskal Mendi Federazioarekin batera (EMF), mendiko lehen sorospenerako ikastaroa antolatu du. Mendian maizen gertatzen diren lesio eta istripuetan lehenengo laguntza ematen trebatzea izango dugu helburu, eta ikastaroa EMFko mediku-aholkularitzako eta segurtasun-arloko medikuek eta teknikariek emango dute. Ikusi PROGRAMAZIOA Lekua, orduak eta datak: Guztira 12 ordu, 2 jardunalditan banatuta: Urtarrilaren 24an, ostirala (18-20or) — Seguir leyendo
Author / admin
MENDI JARDUNALDIAK 2019
Azaroaren 15an eta 18an Uribarriko Gailurra M. T-ko XXVIII. mendi jardunaldiak izango dira Bidebarrierako liburutegian, 19:00etan. Azaroak 15 ostirala, Marc Toralles entzuteko aukera izango dugu, Marc-ek Slovack Direct bidearen errepikapena egin berri du Denali mendian, Ipar Amerikako mendirik altuena. Gutxi batzuk izan dira zailtasun handiko bide hau, 1984ean ireki zutenetik, errepik atzen ausartu direnak. Azaroak — Seguir leyendo
2019koDEIADAR MENDIEN EGUNA – XVI edizinoa
Aurtengo Deiadar Mendien Eguna Ganekogortan ospatuko dogu datorren ekainarean 2an, domekan. Egitaraua: 7:45etan elkartuko gara Kobetan. Ongi etorri bero bat eta bideari ekingo diogu. Sorpresaren bat baietz aurkitu aldapan gora! Adi egon. Pagasarrin geldialditxo bat egingo dogu. Arnasa hartu, ura edan, modakutxo bat, taldea bildu, eta 10:00etan aurrera egingo dogu. Adarra joten hasi gura — Seguir leyendo
Kamiseta berria daukagu!
Gailurra MT-k logotipo berriarekin kamisetak atera ditu. AMARI ESTUDIO tailerran serigrafiatutak izan dira, hemen daukazue estanpazio-prozesua: Emakumezkoentzako, gizonentzako eta umeentzako tamainak dauzkagu, 10 euro ordaindu beharko dituzue. Zatoz taldearen egoitzara zeurea hartzera, badakizu: edozein ostegun, arratsaldeko zortziretatik aurrera.
2018 MENDI JARDUNALDIAK
Azaroaren 7an eta 9an Uribarriko Gailurra Mendi Taldeak antolatutako 27. mendi jardunaldiak izango dira. azaroak 7 asteazkena Carlos Soria eskarmentu handiko “zortzimilako” mendizalea entzuteko aukera izango dugu. Munduko tontor altuenetan bizitako abenduren berri emango digu. azaroak 9 ostirala Rocio Hurtadok, A lurte elkarteko koordinatzaileak, “Know before you Go” hitzaldia emango du. A lurte elkarteak (Canfranc, — Seguir leyendo
Ehunen inguruko hitzaldia. Geruza eta material teknikoen inguruko teoria
Kanpoko ekintzetara ondo ekipatuta joateko hitzaldi bat antolatzen ari gara, gai honetan aditua den Edurne Santamariaren esku, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duena. — Izarpean lo egin, lurraren hezetasuna sentitu, zerua ukitzen duzula sinestu, mendiaren energiaz bete… Bivac-ek, kanpoko ekintzetarako arropa markak, proposatzen dizkigun sentsazioak dira hauek. Ekainaren 27an izango da, auzoko Auzo-Factory-an. 19etan Zuen zain — Seguir leyendo
2018 Deiadar Mendien Eguna
Urtero, Gailurrak deiadar mendietako igoeran hartuko du parte. Aurten, Maiatzak 3 igandea, Club Alpino Tabirak antolatuko duen igoeran, Oizera igoko gara. Tontorrean, beti bezala, adarrei soinua ateratzen saiatuko gara, Bizkaiko Batzar Nagusien deiadarren oroigarri. Izan ere, datorren urtean Gailurrak ekitaldia antolatuko duenez, lekukoa emango digute. Oparia eta pintxoak egongo dira eta 5 ordutako txango batez gozatu ahal izango — Seguir leyendo
Eskalada eguna 2018/5/19 larunbata
Aupa Gailurrakideok! Urte bete eta gero, gogotsu gatoz “Eskalada eguna” proposatzera. Aurten, maiatzaren 19an, Urdulizko eskalada eskolan elkartuko gara. Urdulizko Santa Maria elizatik heltzen da bertara. Gure ezkerretara haitz bat ikusiko dugu (Moruatxa 184 m) eta tontorrean gurutze bat dago. Haruntz jo behar dugu, errepideak ez dauka galbiderik. Oso erraza da hara heltzea, eskalatzeko bideak parking baten — Seguir leyendo
2018rako jardueren egutegia
Hemen duzu 2018rako prestatu ditugun jardueren egutegia. Kontuan izan datak eta lekuak behin-behinekoak direla; jarduera bakoitzaren inguruko argibide zehatzak webgune honetan argitaratuko ditugu, jarduera burutuko den data hurbiltzen denean.
Conexión con la página de Facebook
Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.
You must be logged in to post a comment.