30. URTEURRENA
Mendi Martxa eta herri bazkaria Uribarrin

Izan zirelako gara, garelako izango dira.

30 urte dira Gailurra mendi taldea hasi zela Uribarriko eskoletan Mendi Jardunaldiak antolatuz, eta ondoren mendi irteera eta indaba jana eginez.

Beraz Uribarriko Landan bertan ospatu nahi dugu gure 30. urtebetetzea, ekainaren 11an. Oraingoan ere Mendi martxa, poteo, eta herri bazkaria antolatu dugu, klubetik pasatu zareten pertsona guztiak elkartzeko, baita etorri nahi duzuen guztiak ere.

Bazkarian eta arratsaldean, klubeko jardueren argazki zaharrak eta berriak erakutsiko dira eskoletako landan. Bidali zeureak gure emailera (ez kezkatu kalitateaz).

Animatu parte hartzera eta ez ahaztu klubeko kamiseta historikoren batekin etortzea. Hau da gure proposamena:

10:00 MENDI MARTXA

Guztiontzako. Ez da beharrezkoa izena ematea. Agertu 10etan eskoletako landan eta listo. Hau da ibilbidea:

Tracka deskargatu

13:30 KANTU POTEO

Ez da esperientziarik behar. Eskoletako Landatik abiatuko gara eta auzoan  egingo dugu poteo eta kanta (ahalik eta finen). Musikaria bazara ekarri zure instrumentua jotzeko, Gailurra Jam Sound System zure zain dago.

15:00 HERRI BAZKARIA

Eskoletako landan ( edo Harritxoen landan euria badago)
Hau da menua:

    Indabak + Sakramentuak + Postre,  ardoa eta ogia =  15 €

Jatekoa aurrez enkargatu behar dugu, beraz aurrez eman behar da izena eta ordaindu. Azken eguna: Ekainak 6, astelehena

Izen-emate bakar batean plaza bat baino gehiago erreserba ditzakezu, zenbateko osoa ordainduta.

Izena emateko:
– Gure lokalean, ostegunetan 20:00 etatik 21:00etara
– Weborrian formulario honen bidez:
BETETA. Ez dago lekurik