Aupa Gailurrakideok !
Urriaren 7an, zapatuan, Deiadar Mendien Eguna ospatuko dugu eta Gailurrak elkarrekin gozatzeko deia ere egin nahi du.
Goizeko 8etan batuko gara Bailen Kalean, Konkordia Estazioaren aurrean, 8:15etan Balmasedarako trena hartzeko. Balmasedako tren geltokitik gertu dagoen Udaletxeko plazatik abiatuko da mendi martxa 9:30etan.
Jantzi zure Gailurraren kamiseta eta, izanez gero, etxean duzun musika tresna hori edo adarra ekarri, Kolitzan jotzeko.
Arratsaldean trenez bueltako gara Balmasedatik Bilbora.
Anima zaitez!
You must be logged in to post a comment.