2022-10-08 PETRETXEMA / SIERRA de ALANOS

Urriaren 8an eta 9an Pirinioeta ibiliko gara.

Larunbatean: PETRETXEMA

Larunbat goizean autoz joango gara Linzako aparkalekura eta bertatik abiatuko gara Petretxemara (2371 m) ibilbide zirkularra osatzeko.


(sakatu mapan haunditzeko)
TRACKA DESKARGATU

Desnibela 1050m
Distantzia 14 km
Denbora 5 or 30 min

Igandean:  SIERRA de ALANO

Oinez irtengo gara kanpinetik eta ibilbide zirkular bat egingo dugu Alanos mendilerroan. Tacheras pasabidetik sartu eta Achar Alano mendiaren tontorrera igo (2078m) eta ondoren Espelungara igoko gara (2106 m),  Ruzkia kanaletatik jaisteko.

 

TRACKA DESKARGATU

Desnibela 1100m
Distantzia 14 km
Aurreikusitako denbora 6 or 20 min

 


Ikusi METEO IRAGARPENA

 

MATERIALA

Botak eta arropa egokia. Urteko sasoi honetan tenperatura oso hotzak  daude , eta baliteke elurra egitea ere.

Ez dago urik ibilbde osoan, kontuan hartu zeurea eramateko.

Aterpetxean lo egiteko zakua

BIDAIA

Bilbotik abiatuko gara ostiral arratsaldean gure Ibilgailu partikularretan, eta kotxea partekatzen saiatuko gara. Kotxerik ez baduzu, esan eta leku librea izan dezakeen norbaitekin harremanetan jartzen saiatuko gara.

ALOJAMENDUA, AFARIAK ETA GOSARIAK

Zurizako kanpineko aterpetxean egingo dugu lo, gela kolektiboan (zakua edo sabana eraman behar da), eta afaldu eta gosaldu kanpineko jatetxean bertan, Gailurrak erreserbatuta.

Prezioak pertsonako eta gaueko: gela partekatua 17 €/  Afaria+Gosaria 20 €. Bereizita erreserba daitezke

Kanpinean lo egiteko beste aukera batzuk daude: denda, furgoneta, logela bikoitzak, bungalowak (ikusi webgunea), baina kasu horretan erreserba zure kontura egin beharko duzu.

Eguneko bazkaria norberaren kontura izango da.

Informazio gehiago : Pablo 620 66 638seis

IZEN EMATEA

  •  Bete itzazu zure datu pertsonalak eta lo egiteko eta afaltzeko  aukerak
  • Aterpetxea edo afaria erreserba nahi baduzu ordainagiria erantsi behar da  : (Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325)
  •  Iruzkinetan zehaztu:
    – Partekatzeko autoa duzun (edo behar duzun) eta zenbat plaza libre
    – Janariarekin arazoren bat baldin ba duzu
    – Adingabeentzat, parte-hartzaile arduradunaren izena
    – Ordainagiria pertsona bat baino gehiagorentzat denean, idatzi besteen izenak.
  • Aterpetxe eta afariarekin IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: 2022-10-05 asteazkena

    * Pertsona bakoitzeko fitxa bat bete behar da*






    ALOJAMENDUA

    Aterpetxean ostiralean (+ 17€)

    Aterpetxean larunbatean (+ 17€)

    Alojamendua nire kontu (+ 0€)

    AFARAIA eta GOSARIA

    ostiraleko afaria + larunbateko gosaria (+ 20€)

    larunbateko afaria + igandeko gosaria (+ 20€)

    afariak eta gosariak nire kontu (+ 0€)

    GUZTIRA

    Erantsi Ordain-agiria (.jpg .png .pdf artxiboa/ gehienez 1 Mb):



    ...

    Gailurrakidea naiz:

    baiez

    ...

    EMF-FVM federatua naiz (Euskal Mendizale Federazioan):

    baiez

    ...

    Argibide-orria irakurri dut, eta ados nago

    Pribatutasun politika onartzen dut

    ...

    Bete ezazu dena, mesedez