Gailurra Haziera
Gailurraren web oficiala
Euskera Castellano
· gailurra.mt@gmail.com / info@gailurra.org · Trauko 27 erdisolairua 48007 Bilbo · Ostegunak 20etatik 21etara ·
Hileko
argazkia

Archivo

Loturak

Osasun sarea, egin yoga Gailurrarekin!

Gailurra yogarekin

Gailurrako partaide askok ulertzen dugu mendi jarduera osasuntsu egoteko modu bezala, eta sinesten dugu osasuntsu izatea mendian arriskuak saihesteko modurik egokiena dela. Horregatik mendi jardueretarako prestakuntza osoa bilatzen dugu, ez bakarrik prestakuntza fisikoa polikiroldegian landu daitekeena. Horretarako, sortu da Osasun sarea.

Helburu nagusia gure osasuna kudeatzen ikastea da; elkar ezagutu eta ezagupenak elkartrukatu (osasunaren definizio zabalena kontuan hartuta, hau da, alderdi fisikoa, emozionala eta mentala, pertsonaren osotasuna kontuan hartzen duena)

Ekintza nagusia Ashtanga da, luzaketak egiteko yoga seriea, energetikoa eta dinamikoa. Asanak, arnasketa hobetzeko eta kontzentrazioa lantzeko ariketak, eta erlaxazio saioak egiten ditugu. Gure artean elkartrukatzen ditugu ezagutzak, ez gara profesionalak, baina prest gaude dakiguna azaltzeko eta ez dakiguna ikasteko.

Noizean behin beste pertsonen kolaborazioa izaten dugu, eta orduan beste ekintzak egiteko aukera daukagu: dantza-terapia, elikadura, ekologia, lehen laguntzak, etab.

Osasun sarea

Aurreko urtetan, astean behin edo bitan elkartu gara eta esperientzia oso positiboa izan da. Partaidetza gero eta handiagoa denez, bide beretik jarraitzeada gure helburua. Beti bezala ekintza nagusia Ashtanga hartuta, sortzen diren beste hainbeste ekintza tartekatuko ditugu, bai modu egonkorrean elkartuko garen egunetan, bai puntualki ekintza berezietarako elkar gaitezkeen egunetan.

Zuk ere sare honetan parte hartu nahi baduzu, gonbidatuta zaude!

Ez dago inolako baldintzarik, zureganako eta besteenganako errespetua besterik ez.

Dakizuna konpartitzeko prest bazaude, oso ondo! Ongi etorri!

Besterik gabe, ikasi nahi baduzu, bikain! Ongi etorri!

¿Noiz?Lunes
de 19 a 21 h
Jueves
de 19 a 21 h
¿Non?Centro cívico de San FranciscoCentro cívico de San Francisco
¿Zer ekarri?Arropa erosoa, esterila eta gogoa!

Zalantzaren bat kontsultatu nahi baduzu, edota zuzenean etorri nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin honako helbide honetan:

osasunsarea@gmail.com

Yoga

Gailurra Uribarriko Mendi Taldea · 2012 · javierdiez@gmail.com