Gailurra Haziera
Gailurraren web oficiala
Euskera Castellano
· gailurra.mt@gmail.com / info@gailurra.org · Trauko 27 erdisolairua 48007 Bilbo · Ostegunak 20etatik 21etara ·
Flash
batean!

Archivo

Loturak

Irteera Jaizkibelera

Bachimaņa

Datorren AZAROAren 23an Hondarribira joango gara, Gipuzkoara, JAIZKIBEL (557 m.) mendiaren gailurra zapaltzeko asmoz eta hango itsasertzetik ibilbide ederra egiteko asmoz.

Ibilbideak desnibel handirik ez badu ere, GOGORRA DA; izan ere, 23 km-ko luzera du eta 6-7 ordu beharko ditugu osatzeko.

Horregatik, irteera ZAILA dela esan daiteke eta mendizale arituentzat aproposa, ez hasi berrientzat edo sasoi onean ez daudenentzat.

Izena ematen duen jende kopuruaren arabera, antolatutako autobusean edo autoz joango gara, baina hori antolatzeko, lehenbailehen izena eman behar duzu: e-mailez, telefonoz (654 61 52 52) edo lokalera etorrita.

AZAROAREN 20ra arteko epea duzu.

Irteeraren nondik norakoak dituzu argibide-orrietan. Irakur itzazu!!

Bestela ere, irteeraren aurreko ostegunean, azaroaren 20an, Gailurraren egoitzan egongo gara, zure zalantzak argitzeko.

TOPALEKUA ETA ELKARTZEKO ORDUA
Antolatutako autobusean Goizeko 7etan Panera ondoko autobus-geltokian
Bazkideen autoetan Goizeko 7etan Gailurraren lokalean, comboy-ean joateko
8:45 Hondarribiko hondartzako aparkalekuan

Bachimaņa

Gailurra Uribarriko Mendi Taldea · 2012 · javierdiez@gmail.com