MENDI JARDUNALDIAK 2020


Aurten aire zabalean disfrutatuko ditugu jardunaldiak Uribarri auzoan bertan, eta modu berezian… entxuferik erabili gabe, proiekziorako behar den argindarra  bizikletaren pedaleoari esker lortuko dugu.

Hau da ZINEZIKLETA !!!

Urriak 1, osteguna

CINECICLETA A TRAVES DE AFRICA

Afrikatik egindako bidaia zoragarria, urte eta erdi pedaletan; Carmelo eta Isa espedizio honetatik gidatuko gaituzte, paisaia, kultura eta jende desberdinak aurkeztuz, kontatuko digute nola garraiatu zuten urruneko lekuetara, inoiz iritsi gabeko zinemaren magia, entxufe barik.

Isa eta Carmelok Afrikako zeharkaldian erabilitako zinezikleta bera erabiliko dugu geuk orain jardunaldiak ikusi eta entzuteko, bi egunetan txandaka pedalei eraginez.


HARRIA HERRIA

Dimegaz Kultur Elkarteko  laburmetraia. Gure musika eta kultura, dantza bertikala eta harriarekin uztartzen dira energia eta edertasunez beteriko minututan. Janire Etxabe egongo da gurekin, ekimenaren sustatzailea eta protagonistetako bat .

Urriak 2, ostirala

SINCRONIA MÁGICA, Silvia Vidal

Silviaren bisita izango dugu berriro, oraingoan bere azken espedizioa kontatzeko; Patagoniako Cerro Chileno Granden bakarkako bidea ireki du “Sincronía Mágica”(1180m,A3+/6a+), mendi honen lehen igoera da mendebaldeko hormatik. Bere estiloari leial, bakarrik eta komunikazio barik, hilabete eta erdiz, baldintza metereologiko txarrak gaindituz, eta material astuna garraiatuz igo du zailtasun handiko horma hau.

Lekua eta ordua

  • 20:00 Uribarriko Eskolen Landan 
  • (euria izanez gero, Harritxoen Landan dagoen estalitako kantxan) mapan ikusi

Sarrera librea izango da eserlekuak bete arte, eta nahi duenak ahal izango du Zinizekleta gainean pedaleatu guztiok ikus dezagun pelikula.

Ekintza hau Mendi taldeko kideen lanari esker egingo da, parte hartzera eta berriro ere topagune hau partekatzera gonbidatzen zaituztegu.

2018 MENDI JARDUNALDIAK

Azaroaren 7an eta 9an Uribarriko Gailurra Mendi Taldeak antolatutako 27. mendi jardunaldiak izango dira.

azaroak 7 asteazkena

Carlos Soria eskarmentu handiko “zortzimilako” mendizalea entzuteko aukera izango dugu. Munduko tontor altuenetan bizitako abenduren berri emango digu.

azaroak 9 ostirala

Rocio HurtadokA lurte elkarteko koordinatzaileak, “Know before you Go” hitzaldia emango du.

A lurte elkarteak (Canfranc, Huesca) elurra eta elurjauziak ikertzen ditu, eta gure inguruan lehen aldiz eskainiko den hitzaldi hau , Utah Avalanche Center eta American Avalanche Association-eko formakuntza planaren parte da.


  • Saio biak Bidebarrietako liburutegian izango dira, arratsaldeko 19:00etan (mapan ikusi)
  • Sarrera librea da eserlekuak bete arte

Urtero bezala, ekintza hau taldeko bazkideen lanari eskar aurrera atera da, eta bertan parte hartzera eta ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu.

Informazio gehiago behar izan ezkero: http://gailurra.org/

 

 

2017 Mendi Jardunaldiak

26. Mendi Jardunaldiak

Azaroaren 8an eta 10ean Gailurra M.Tko jardunaldiak izango dira.  Urtero bezala, ekintza hau taldeko bazkideen lanari eskar aurrera atera da, eta bertan parte hartzera eta ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu; oraingo honetan ere eskarmentuzko eskalatzaileen igoerak eskainiko dizkigu bi saiotan.

azaroak 8   19:00


Eneko eta Iker Pou eskalatzaile euskaldunak entzuteko aukera izango dugu, Kanadako Baffin irlan egindako eskaladen inguruko bizipenak kontatuko dizkigute, bertan Artikon irekitako biderik zailena librean errepikatu dute, bi hilabetez esploratzen eta eskalatzen egon eta gero. Pou anaiek 20 urte baino gehiago daramatzate eskaladan murgilduta eta inoiz baino gogotsu dabiltza.

azaroak 10    19:00


Urrezko itxiera egiteko Silvia Vidal eskalatzaile katalandarra izango dugu. Hau ez da izango gurekin egoten den lehenengo aldia, eta betiko modura lasaitasunez eta patxadaz kontatuko dizkigu bakarkako igoeratan egindako eskalada zailen pasadizo harrigarriak. Berea kirol arloko balentria da, baita arlo pertsonaleko motibaziozko kontua ere.Alaskako bailara  urrun batean izandako bizipenak kontatuko dizkigu, bertan bide bat ireki du, bakarrik, kanpoko laguntzarik gabe,  irratirik gabe eta telefonorik… gaur egun ezohiko konpromesu eta estiloan.

 

  • Saio biak Bidebarrietako liburutegian izango dira, arratsaldeko 19:00etan (mapan ikusi)
  • Sarrera librea da eserlekuak bete arte

  KARTELA

Jardunaldiak egiteko lekua urtero uzteagatik eskerrak eman nahi dizkiogu Bidebarrieta Kuturgunea /Bidebarrieta Liburutegiari