MENDI-IBILBIDEA PAGOETAN (GIPUZKOA) + SAGARDOTEGIA, MARTXOAREN 5EAN

Aupa, mendizale hori!

Martxoaren 5erako, larunbata, antolatu dugun jardueraren berri emateko idazten dizugu.Captura de pantalla 2016-03-01 a las 8.32.19

Aiara joango gara, Gipuzkoara, Pagoetako Parke Naturalean zehar ibilbide bat egitera. 4-5 ordu inguruko ibilaldi erraza izango da.

Gero, nekearen ostean, gosea berdinduko dugu Aiako Satxota sagardotegian.

Alokatutako autobusean joango gara. Goizeko 8etan elkartuko gara Panerako autobus-geltokian (sakatu hemen non den ikusteko) eta gaueko 21etarako itzuliko gara, beranduenez.

Uribarriko jaietan bazkide askok egiten duten lan nekaezinari esker (Eskerrik asko denei, bidebatez!!), mendi-taldeak jardueraren gastuen zati bat bere gain hartuko du. Hori dela-eta, jarduerak (autobusa+bazkaria) 35€ balio du.

Plaza mugatuak daude eta bazkideeek lehentasuna izango dute. Bazkide ez direnei ostegunean konfirmatuko diegu lekurik duten ala ez, beraz, bazkide ez bazara, itxaron abisua jaso arte, ordaintzeko.

temporada-txotx-01Izena emateko azken eguna datorren osteguna, martxoak 3, izango da. Bazkideek egun hori baino lehen ordaindu behar dute. Horretarako, ostegunean (20etatik 21etara) egoitzara etorri ahal dira edo Gailurra mendi taldearen kontu korrontean sartu ahal dute dirua (Rural Kutxa 3008 0273 92 2445697325). Kasu horretan, gogoratu ezinbestekoa dela ordainagiria gailurra.mt@gmail.com helbidera e-mailez bidaltzea.

Bestalde, honekin batera doakizu mendi-ibilbidearen argibide-orria. Irakurri, garrantzitsua da-eta!

Ikusi arte!! TXOOOTX!!

 

pagoeta-eus_Página_1pagoeta-eus_Página_22016 pagoeta-mapa

Argazkiak: euskal-herria.org (Inaxio) eta isastegi.com

One Comment

  1. Hola este es el primer comentario que dejo, queria dejar un comentario y asi voy a hacer. Por lo demás todo bien. ¿no?
    He abierto un par de foros. os dejo que os aforeis, para probar.
    J.

Comments are closed.