Eskalada eguna 2018/5/19 larunbata

Aupa Gailurrakideok!

Urte bete eta gero, gogotsu gatoz “Eskalada eguna” proposatzera. Aurten, maiatzaren 19an, Urdulizko eskalada eskolan elkartuko gara. Urdulizko Santa Maria elizatik heltzen da bertara. Gure ezkerretara haitz bat ikusiko dugu (Moruatxa 184 m) eta tontorrean gurutze bat dago. Haruntz jo behar dugu, errepideak ez dauka galbiderik. Oso erraza da hara heltzea, eskalatzeko bideak parking baten ondoan daude. Gainera iturria eta itzalpean egoteko aukera dago, beraz, gustura eskalatzeko aukera paregabea izango dugu.
Bazkaltzeko bakoitzak gustoko duen janaria eraman dezala eta nahi izanez gero, besteokin partekatu dezakezu.

Goizeko 10:30tatik aurrera, Urdulizeko eskalada eskolan egongo gara, animatu!!!
Oharra: ez da eskalada ikastaro bat. Eskaladaren zaletasuna elkarrekin disfrutatzeko eguna da. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu telefono hauetara:
Nia: 664206982 edo Bego:667039103

Umeekin etortzen bazara, ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera) Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)




...


baiez

...


baiez

...





* Bete ezazu dena, mesedez / Rellena todos los campos