Mendi-ibilbidea Orixolera (Urkiola), martxoaren 20an

Aupa, lagunok:

Datorren asterako Gorbeiarako irteera aurreikusita genuen, baina atzeratu egin dugu (apirilaren 16 eta 17an izango da).
Horren ordez, martxoaren 20an, igandean, Orixol mendira Captura de pantalla 2016-03-10 a las 15.21.48joango gara, Arrazolatik  (Atxondo) abiatuta.
Ibilbidea gogor samarra da; 1.000 metro ingurko desnibela du, eta 5-6 orduko iraupena. Are gehiago gogortuko da, elurra badago. Kontuan izan!
Autoz joango gara Arrazolaraino. Gailurrako egoitzan 8:30ean elkartuko gara. Bestela, Arrazolako parkinean 9:15ean.
Irteerarako izena emateko, betiko bideak erabili: e-mailez, ostegunean lokalera etorrita edo telefonoz, ostegunean bertan.
Hemen duzue, irteeraren argibide-orria. Irakurri, mesedez; garrantzitsua da.
Animatu eta etorri!!Laster arte!
 Orixol-eus_Página_1 Orixol-eus_Página_22016-Orixol-mapa