Asteburu-pasa Gorbeian, apirilaren 16 eta 17an

Aupa, medizale hori!

pagadiaApirilaren 16 eta 17an Gorbeiara joango gara, asteburu-pasa
ederra egiteko asmoz. 

Arrabako aterpean hartuko dugu ostatu, eta hor 24 pertsonarentzako lekua baino ez dago, beraz, argi ibili, izen-emate mugatua da-eta!! Jakina, beti bezala bazkideek lehentasuna dute, besteen aldean.
 

Izena emateko telefono honetara deitu behar duzu lekurik ote duzun jakiteko: 696 27 42 00Lekurik baduzu, nola ordaindu azalduko dizute. Izena emateko azken eguna datorren ostenguna, apirilak 14, izango da.
 
Larunbatean, apirilak 16, Zumalakarregi etorbideko autobus-geltokian elkatuko gara,goizeko 8:30ean.
Sakatu hemen ikusteko non den.
gorbeiaHemen dituzu ibilaldiaren nondik norakoak azaltzen dituen fitxa teknikoa. Irakurri, mesedez, garrantzitsua da.
 
Animatu eta etorri!!
GORBEIA-eusk_Página_1GORBEIAko MAPAK_Página_1