Pribatutasun politika

Zure datuen arduraduna:

  • Nor gara: Gailurra Mendi Taldea
  • Helbidea: Trauko nº 27 entreplanta 48007 – BILBAO
  • Telefono zenbakia: 654615252
  • E-mail: gailurra.mt@gmail.com

Zertarako jasotzen ditugu zure datu pertsonalak?

Ekintzak antolatzeko eta zurekin harremanetan jartzeko.
Informazio hau gorde egingo dugu hura desegitea eskatzen ez den bitartean.


Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure baimena; pertsona interesatua zarelako.


Zein hartzaileri jakinarazten zaizkio datu hauek?

Gailurrakide izateko edo ekintzak antolatzeko batzen ditugun datuak Gailurra Mendi Taldearen fitxategietan gordetzen dira; eta ez dizkiogu inori ematen.

Goi Mendi Eskola-Bizkaiko Mendi Federazioak antolatutako ikastaroetan edo ekintzetan parte hartzeko jasotzen ditugun datuak GME-BMF berari helarazi behar dizkiogu, eta euren pribatutasun politikaren menpe daude.

Federazio lizentziak tramitatzeko batzen ditugun datuak EMF-FVM Euskal Mendizaleen Federazioari helarazi behar dizkiogu, eta euren pribatutasun politikaren menpe daude.


Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Eskubidea duzu datu horietara heltzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko; horretarako, kontaktuan jar zaitez idatziz Gailurra Mendi Taldearekin helbide honetan: Trauko kalea, 27; 48007 – BILBAO, BIZKAIA , zure identitatea akreditatuz N.A.N-aren bi aldeetako fotokopia bat erantsiz eta eskaera zehaztuz, datatua eta sinatua, bai eta jakinarazpenetarako helbide bat ere emanez. Eskaerak erantzunik ez badu,  eskubidea duzu kexa egokia aurkezteko DBEA-aren aurrean, …baina ez duzu beharrik izango. 😉