Antolakuntza

Gailurra mendi-taldeak hainbat jarduera (mendi-ibilbide, ikastaro, hitzaldi…) antolatzen ditu urte osoan zehar. Jarduera horiek Gailurrako parte hartzaile edo kide aktiboen lanari esker antolatzen ditugu. Zu zeu ere kide aktiboa izan zaitezke, nahi baduzu!

Urtean zehar zer-nolako jarduerak antolatuko diren erabakitzeko eta mendi-taldearen egoera ekonomikoaren berri emateko Batzar Orokorra egiten da urtearen akabuan, abenduan-edo. Batzar horretan bukatzear den urteko jarduerak balortzen ditugu, eta hurrengo urteko jarduerez eztabaidatzen gara.

Gailurra mendi-taldeko edozein bazkidek aurkez dezake batzarrean jarduera-proposamenen bat (irteera, ikastaroa, hitzaldia…), baina prest egon behar du jarduera hori gauzatzeko burutu behar diren lanak egiteko edo behintzat laguntzeko.  Izan ere, mendi-taldeko lan guzti-guztiak denon artean egiten ditugu, bakoitzak ahal duen neurrian zeregin baten ardura hartuta. Edonola ere, gainerako gailurrakideen laguntza izaten dute hasiberriek edota laguntza eskatzen duen orok.

Gailurra mendi-taldearen jarduna ez da mendi kontuetara mugatzen; auzoan hainbat ardura hartzen ditugu auzoko lanetan (auzoko jaiak, San juanak…). Horrek zereginak biderkatzen ditu; hori dela-eta, Uribarriko mendizale guztiak animatu nahi ditugu gurera biltzera eta giro ederrean Gailurra mendi-taldean era aktiboan parte hartzera.

Bildu gurera, ez zaizu damutuko!