MENDI JARDUNALDIAK 2020


Aurten aire zabalean disfrutatuko ditugu jardunaldiak Uribarri auzoan bertan, eta modu berezian… entxuferik erabili gabe, proiekziorako behar den argindarra  bizikletaren pedaleoari esker lortuko dugu.

Hau da ZINEZIKLETA !!!

Urriak 1, osteguna

CINECICLETA A TRAVES DE AFRICA

Afrikatik egindako bidaia zoragarria, urte eta erdi pedaletan; Carmelo eta Isa espedizio honetatik gidatuko gaituzte, paisaia, kultura eta jende desberdinak aurkeztuz, kontatuko digute nola garraiatu zuten urruneko lekuetara, inoiz iritsi gabeko zinemaren magia, entxufe barik.

Isa eta Carmelok Afrikako zeharkaldian erabilitako zinezikleta bera erabiliko dugu geuk orain jardunaldiak ikusi eta entzuteko, bi egunetan txandaka pedalei eraginez.


HARRIA HERRIA

Dimegaz Kultur Elkarteko  laburmetraia. Gure musika eta kultura, dantza bertikala eta harriarekin uztartzen dira energia eta edertasunez beteriko minututan. Janire Etxabe egongo da gurekin, ekimenaren sustatzailea eta protagonistetako bat .

Urriak 2, ostirala

SINCRONIA MÁGICA, Silvia Vidal

Silviaren bisita izango dugu berriro, oraingoan bere azken espedizioa kontatzeko; Patagoniako Cerro Chileno Granden bakarkako bidea ireki du “Sincronía Mágica”(1180m,A3+/6a+), mendi honen lehen igoera da mendebaldeko hormatik. Bere estiloari leial, bakarrik eta komunikazio barik, hilabete eta erdiz, baldintza metereologiko txarrak gaindituz, eta material astuna garraiatuz igo du zailtasun handiko horma hau.

Lekua eta ordua

  • 20:00 Uribarriko Eskolen Landan 
  • (euria izanez gero, Harritxoen Landan dagoen estalitako kantxan) mapan ikusi

Sarrera librea izango da eserlekuak bete arte, eta nahi duenak ahal izango du Zinizekleta gainean pedaleatu guztiok ikus dezagun pelikula.

Ekintza hau Mendi taldeko kideen lanari esker egingo da, parte hartzera eta berriro ere topagune hau partekatzera gonbidatzen zaituztegu.