Mendirako material teknikoa

Gailurra MT-k mendirako zenbait material tekniko (kaskoak, pioletak, erraketak, palak, Arvak, zundak, Gps-ak…) dauka bazkideek alokatu dezaten.

Pala Kasko Piolet Raketa

Hona hemen ditugun MATERIALEN ZERRENDA.

 Hauek dira materialak alokatzeko arauak:

  1. Materialen bat alokatzeko, Gailurra mendi-taldeko bazkide izan behar duzu.
  2. Bazkide bakoitzak norberarentzat alokatu ahal du materiala, ez beste inorentzat. Bazkideek ezin dute bazkide ez direnentzat materialik alokatu.
  3. Materiala alokatzeko, egoitzara joan beharra dago ostegunetan. Asteko beste egunetan egoitza itxita dago, eta ez dago materiala alokatzerik.
  4. Materiala astebeterako alokatzen da, hau da, ostegun batean hartu eta hurrengo ostegunean itzuli behar da, derrigorrean. Ez dago epea luzatzerik. Materiala garaiz itzuli ezean, bazkideak ezingo du hilabeteko epean beste materialik alokatu.
  5. Hauek dira alokairuaren prezioak:
    • Kaskoa. 3 euro
    • Pioleta. 3 euro
    • Kranpoi parea. 3 euro
    • Erraketa parea. 3 euro
    • Eskiatzaileentzako sorta: Arva, pala eta zunda. 5 euro. (Materialak aleka 3 euro)