Lizentziari buruzko informazioa ikusi
GAILURRA ETA EMF LIZENTZIAREN PREZIOA 2022
Beheko kalkulagailuagaz atera dezakezu aurtengo prezioa (formularioa bidali barik, eh!).
GAILURRAN IZENA EMAN ETA EMF LIZENTZIA ESKATU ADIN TXIKIENTZAKO
- Adin txikikoek Federatzeko ezinbestekoa da dokumentu bi hauek bete eta sinatzea. Behin sinatuta, egin argazki on bat edo eskaneatu, beheko formularioren bidez bidaltzeko zure datuekin batera.
- Transferentzia bat egin beharko diguzu kontu korrente honetan, federatu nahi duen pertsonaren izen-abizenak adieraziz, eta ordainagiria formularioan bertan erantsi behar duzu. Datuak bidaltzean bezain laster baieztapen email bat jasoko duzu.
Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325
- Ez da tramiterik egingo ordainagiria eta datu guztiak jaso arte.
- Kontuan hartu Federazioan tramitatu behar dugula zure eskaera eta tramite hori bete arte ez zaude aseguratuta. Lan hori ostegunero egiten dugu normalean ( jaiegun, zubi, eta oporretan izan ezik), ahal dugun neurrian.
- Zure txartela hiru aste beranduago helduko da lokalera, gutxi gora behera, eta zeu etorri behar zara lokalera txartela hartzen.( ostegunero arratsaldeko 8etatik 9ak arte).