VALVANERA-ANGUIANO

17-11-2018

VALVANERA – ANGUIANO

Errioxako Valvanera monasterioan hasiko dugu ibilbidea (1002m.). Ostatuaren ostean dagoen Iturri Santuaren ondoan, marra zurri gorriekin markatutako bidezidor bat doa gorantz. Laster, eraikin txiki baten ondoan ekialdera doan bidea hartuko dugu.

Cristo izeneko sakanetik igoz, hiru bat kilometrotara, Herradero lepora helduko gara (1360m.) eta I.E.aldera jarraituko dugu Campastros leporaino (1.400m).Hemendik abiatuz, bideak gora egiten du, E.aldera, behin 1475m. altueran lepoari jarraituz Pico La Rioja (1562m.) gailurrrera eramango gaituen bidexka aurkituko dugu.

Tontorretik jeitsiz bide berari 1475mko altuerara helduz marka zuri gorriei jarraituz E. aldera doan bidea hartuko dugu. Mendi-bizkarrean aurrera doan babesik gabeko bideari jarraituko diogu Cerro de las Frádigas azpira heldu arte (1400m), berau I. aldetik inguratuz, pagadi bat zeharkatuz lehenengo, ta harizti bat ondoren, bidegurutze den Cervanco muinoraraino (1225m).

Bertan, 3 kilometroko jaitsierari ekingo diogu Arteen bidexkari jarraituz, Anguianoko Las Cuevas auzoraino (640m), behin hemen aurrera egingo dugu Najerilla ibaia zeharkatzen duen Madre de Dios (zergatik ote?) izeneko zubi ikaragarria gurutzatu arte.

EGURALDIAREN IRAGARPENA IKUSI

GPSrako tracka DESKARGATU

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa - Mendirako botak - Zangozorroak - Makilak - Eskularruak - Betaurrekoak - Txanoa - Kapa/ Euritarako arropa - Berotzeko arropa - Biderako ura eta janaria (abiapuntuan iturria dago) - Aldatzeko arropa (busean utz daiteke)
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

7:00a.m. PANERAko BUS geltokia (mapan ikusi)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

VALVANERA - ANGUIANO ( ERRIOXA)

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Taldeak bazkideen bidaiaren zati bat ordainduko du. BAZKIDEAk: NAGUSIAK: 10 €/ TXIKIAK DOHAINIK EZ-BAZKIDEAK: NAGUSIAK: 18 €/ TXIKIAK: 5 € Autobusean bertan ordaindu ahal izango duzue. Bazkideek lehentasuna izango dutela gogorarazten dizuegu, ondoren izen ematearen ordenari jarraituz, beteko ditugu lekuak. Anguianon, badaude bi taberna salda zein bokatak, edota razioak presta ditzaketenak ( aurretik eskatuz) (Eskaintza autobusean ikusi ahal izango duzue) **IRTEN AURRETIK KONTUTAN HARTZEKO** 1. Arretaz irakurri informazio fitxa (desnibela, ibilbidearen luzeera eta iraupena) zuretzako egokia ote den erabaki dezazu. 2. Gailurrako antolatzaileek bidea ezagutzen dute, egin kasu haien argibideei. 3. Zalantzak galdetu, arazorik edo beharren bat baduzu zurekin doazenei eta antolatzaileei jakin arazi. 4. Ibilbidea adin txikikoekin egin nahi baduzu, DERRIGORREZKOA DA ANTOLATZAILEKIN KONTAKTUAN JARTZEA IZENA EMAN BAINO LEHEN.

Argibide gehiago

Osteguna 20.00 -21.00 (kluba 656712997) - Elen 656712997 eguerdik aurrera

Irteerarako izena emateko azken eguna

15-11-2018

IZEN EMATEA ITXITA DAGO