URDAIBAI. SUKARRIETA-FORUA

22-10-2017

Sukarrietako tren geltokitik hegoalderantz abiatuko gara, haur-udalekuak ospetsuak inguratuko ditugu , GR markak jarraituz. Laster San Antonio hondartzara helduko gara,. Bermeorako trenbidea gurutzatu eta gero Busturia herrira ailegatuko gara, bere aldezaharra zeharkatuz. Hemendik gutxira bideak San Kristobalraiano eramango gaitu eta BI-2235 errepidea gurutzatu behar izango dugu.

GR markak jarraituz bideak ezkerrerantz jotzen du . Padura ondotik Mundakako itsasadarra ertzetatik trenbidea zeharkatuko dugu berriro  Muruetako teila lantegia ailegatu arte; Industria-Arkeologia eredu ederra, hain zuzen.

Ibilbidea berriro ezkerrerantz jotzen du eta hemendik gertu Muruetako Punta izango dugu ikusgai, Urdaibaiko bista ederrenetarikoak dituen leku naturala. Madariaga dorre ondotik pasatuko gara  Biodibertsitate zentroa dagoen lekuan (ume eta helduak bisitatzeko leku interesgarria, benetan).  Ibilbideak zubi batetik Enderika auzora hurbilduko gaitu, Kortezubi herrian, ibaiaren bestaldean. Atsedenaldi ostean, berriro zubia pasa eta Forura iritsiko gara. Bertan Bizkaiako Erromatar herrixka garrantzitsuena dago. Trenez Bilbora etorriko gara.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Travesía de día a pie
Kokapena Urdaibai Biodibertsitatea erreserba.
Metatutako desnibela 46/-46
Luzera 13,8 km.
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 2:30 ordu( helduak) 3:30 ordu(txikiak)
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 1
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 1
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

(ES) METRO URIBARRI (Salida Peatonal Trauko/Trauko irtera) 8:45

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

(ES) Sukarrieta-Forua

Irteerarako izena emateko azken eguna

20/10/2017

Jakin beharreko kontu teknikoak

Ibilbideak errepide, pista edo udal bideetatik GR98 jarraitzen du. Beharrezkoa da errepidetatik segurtasunez ibiltzeko ohitura izatea beharrezkoa da. Kasu hauetan kontuz ibili umeekin, beti begi bistan edo eskutik helduta joan behar dute.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Ibilbidea ez da oso luzea, eta ia desnibelarik gabe, baina 13,8 km. dira. Neurtu zure seme-alaben indarrak.

Material tekniko beharrezkoa

- Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). Ez ahaztu txanoa eta eguzkirako krema.
- Janaria eta edaria.
-Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko.

Bestelako oharrak

METRO URIBARRI (Salida Peatonal Trauko/Trauko irtera) 8:45
Salida/irtera: 9:02 L3 (Uribarri- KUKULLAGA).
Salida/irtera 9:34 KUKULLAGA-Sukarrieta (Busturia Itsasbegi) 10:31.

Vuelta/Etorria: Forua: 14:38 (aprox.). Bilbo 15: 10
**KONTUAN HARTU**

Irten aurretik:

1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.

2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.

3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.

Mendian:

4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.

5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.

6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.

7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.

8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.

9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.

10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.
Izena emateko:
Gailuraren webgunean . Ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera)
Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)

Argibide gehigatarako

ROBER 656764081 JOSEBA 672317336

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez