Larrunarri- Txindoki 1.342m + Sagardotegi

18-03-2017

AUPA MENDIZALE HORI ¡¡¡
Datorren martxoaren 18rako (larunbata) jarduera iragarri nahi dizuegu. LARRUNARRIra (Txindoki) 1342 m. igoko gara ohiko bidetik, Larraitzetik abiatuta. Gero, Abaltxisketako ZALBIDE sagardotegira joango gara indarrak berritzera.

Kontratatutako autobusean joango gara, eta PANERAko autobus-geltokian (lokaletik gertu) elkartuko gara goizeko 7etan; 21ak baino lehen bertara itzultzea espero dugu.

Bazkide askok Uribarriko jaietan egiten duten lan eskergari esker, mendi-taldeak jardueraren gastuen zati bat bere gain hartuko du, baina diru-laguntza bazkideentzat izango da bakar-bakarrik.

Lekua mugatua da, eta bazkideek lehentasuna izango dute. Bazkide ez zaretenek, ostegunera arte, martxoak 9, itxaron beharko duzue lekurik duzuen ala ez. Geuk adieraziko dizuegu.

Datorren ostegunera arte, martxoak 9, duzue izena emateko; horretarako, bazkideek, lehenik eta behin, ordaindu egin behar duzue. Hori egiteko, ostegunean bertan gure egoitzara etorri ahal zarete ostegunean 20etatik 21etara, edo bestela, diru-sarrera bat egin ahal diguzue (Rural Kutxa 3008 0273 92 2445697325). Kasu horretan, ezinbestekoa da guri ordainagiria emailez bidaltzea (gailurra.mt@gmail.com); ez ahaztu izena adieraztea.

Gure webgunean (gailurra.org) eman behar duzue izena, eta adierazi bazkideak zareten ala ez.

Irteeraren zenbatekoa aldagarria da (+,- 2 euro), autobuseko zenbat leku betetzen dugun.

Bazkideentzako zenbatekoa: 32 euro

Bazkide ez direnentzako zenbatekoa: 42 euro.

Ikusi arte!! TXOOTX!

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salidad de día a pie circular
Kokapena Aralar Mendilerroa
Metatutako desnibela +931/-931
Luzera 9,31 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 4-5 or
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

07:00 - PANERA autobus-geltokia

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

LARRAITZ

Irteerarako izena emateko azken eguna

09/03/2017

Jakin beharreko kontu teknikoak

Mapa irakurtzen jakin behar da, ibilbidearen nondik norakoak jarraitzeko.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Igoera zein jaitsiera malda handikoa da.

Material tekniko beharrezkoa

Mendirako botak, txanoa, eskularruak, betaurrekoak, euritarako jaka…
Gomendagarria: makilak, polainak, euritakoa, aldatzeko arropa.

Bestelako oharrak

Eguraldia oso desatsegina bada, beste ibilbide arinago bat egingo dugu, goietatik eroarena egiten ez ibiltzearren.
Ibilbidea zehazten joango gara.

Argibide gehigatarako

IBON 646978778

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...





* Bete ezazu dena, mesedez / Rellena todos los campos