Ezcaray – San Millan zeharkaldia (GR-93)
26-10-2019
Ezcaraytik abiatuko gara, geltoki zaharretik eta ehun bat metro iparralderantz GR-93 seinalatutako bidea sortzen da.
4,5 kilometroko igoera dugu Turzara iritsi arte. Herrixka berreskuratua da hau, hainbat urtez abandonatuta egon ondoren. Bideak igotzen jarraitzen du Larrizabala leporaino (1255), gaurko etapan punturik altuena.
Ataka igaro ondoren, GR-93 ibilbideari jarraituko diogu Pazuengoseraino. Pagadi bat zeharkatuko dugu, eta, ondoren, amezti bat. Jaitsiera nabarmena da Lugar del Rioraino.
Azkenik, GR-93ak bidezidor batetik jarraitzen du, lehenik aldapan gora eta ondoren behera, San Millaneko Yusoko monasteriora iritsi arte.
Eguraldiaren aurreikuspena:
LOTURA HONETAN egunero gaurkoratzen da
TRACKak deskargatzeko:
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko zeharkaldia oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | +755, -825 | |||||||
Luzera | 16,6 km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 5:35 | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | Botak, betaurrekoak, txubaskeroa, eskularruak... sasoi hometan eguraldia oso aldakorra da. | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 1 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 2 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Elkartzeko tokia eta ordua
Panera- autobus geltokian : 7:00
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Ezcaray / San Millán
Bertara joateko
Bestelako oharrak
Bilbotik Ezcarayra autobusez joango gara. Prezioa jende kopuruaren arabera, ( bakoitzeko 10 -15 euro inguru) Ibilbidea amaituta Matuteko pilotalekura joango gara menua jaten,( 10-12 euroren truke). Bestela , nahi duenak bere janaria eraman eta kanpoan jan dezake ere bai, leku zabala dago horretarako. Beraz, izena ematean komentariotan zehaztu behar duzu MENU BAI / MENU EZ
Argibide gehiago
Estela, 645579855
Irteerarako izena emateko azken eguna
23-10-2019
You must be logged in to post a comment.