Ezcaray – San Millan zeharkaldia (GR-93)

26-10-2019

Ezcaraytik abiatuko gara, geltoki zaharretik eta ehun bat metro iparralderantz GR-93 seinalatutako bidea sortzen da.
4,5 kilometroko igoera dugu Turzara iritsi arte. Herrixka berreskuratua da hau, hainbat urtez abandonatuta egon ondoren. Bideak igotzen jarraitzen du Larrizabala leporaino (1255), gaurko etapan punturik altuena.


Ataka igaro ondoren, GR-93 ibilbideari jarraituko diogu Pazuengoseraino. Pagadi bat zeharkatuko dugu, eta, ondoren, amezti bat. Jaitsiera nabarmena da Lugar del Rioraino.

Azkenik, GR-93ak bidezidor batetik jarraitzen du, lehenik aldapan gora eta ondoren behera, San Millaneko Yusoko monasteriora iritsi arte.

Eguraldiaren aurreikuspena:

LOTURA HONETAN   egunero gaurkoratzen da

TRACKak deskargatzeko:

Ezcaray-San Millan

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +755, -825
Luzera 16,6 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 5:35
Material tekniko beharrezkoa Botak, betaurrekoak, txubaskeroa, eskularruak... sasoi hometan eguraldia oso aldakorra da.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 1
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

Panera- autobus geltokian : 7:00

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Ezcaray / San Millán

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Bilbotik Ezcarayra autobusez joango gara. Prezioa jende kopuruaren arabera, ( bakoitzeko 10 -15 euro inguru) Ibilbidea amaituta Matuteko pilotalekura joango gara menua jaten,( 10-12 euroren truke). Bestela , nahi duenak bere janaria eraman eta kanpoan jan dezake ere bai, leku zabala dago horretarako. Beraz, izena ematean komentariotan zehaztu behar duzu MENU BAI / MENU EZ

Argibide gehiago

Estela, 645579855

Irteerarako izena emateko azken eguna

23-10-2019

IZEN EMATEA ITXITA DAGO