OZA OIHANA

21-10-2017

Asteburu honetan ekintza bi egingo ditugu eta Oza harana ezagutzeko aukera paregabea izango dugu eta lagunarte ezin hobeaz gozatuko dugu. Han ikusiko dugu elkar!!!

1. EGUNA- Oza – Estriviella – Chipeta – Oza

Lehenengo egunean, “Puen de Oza” zubitik (Selva de Oza kanping -1130m.) Estriviellako (O) sakanetik gora egingo dugu eta izen berdina duen lepora eta tontorrera helduko gara (GR11.1). Hemendik ipar norabidea hartuta, Tortiella gailurrara igoko gara eta aurrerago, ipar ekialdeko norabidearekin, Chipeta tontorrera (2175 m.) ailegatuko gara.

Azkenengo gailur honetatik Petrafitxako lepora (NO) jeitsiko gara eta GR 11 ibilbidea jarraituz Guarrinzara helduko gara eta errepidetik kanpinera bueltatuko gara.

2. EGUNA- Oza – Castillo de Acher – Oza

Bigarren egunean, leku berdinetik aterako gara (Ozako kanpina) baina kontrako norabidea hartuko dugu (E). Castillo de Acher aterperaino (1700 m.), ondo markaturik eta malda handia duen bidea jarraituko dugu.

Hemendik aurrera bidea pixka bat korapilatsuagoa izango da; azken zatiak aldapa gogorra izango du eta harri soltea (pedrera) egongo da. Tontorrera heltzeko, kanal batetik igaroko gara eta horrela gazteluaren harresira helduko gara. Behin harresia gaindituta, berau inguratuko dugu eta gailurrera helduko gara. Jeitsiera bide berdinetik egingo dugu. Hau guztia irakurri badozu, esaiguzu eta pote batera gonbidatuko zaitugu.

———————————————————————————————————

Descarga track del itinerario para gps-> GPX

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Travesía fin de semana a pie
Kokapena ECHO HARANA
Metatutako desnibela 1. EGUNA +1345m./-1345m. 2. EGUNA +1300m./-1300m.
Luzera 1. EGUNA: 17 km. 2. EGUNA: 14 km.
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa Aipatutako ekintzetarako arropa eta oinetako egokiak. Ez eizue ahaztu "gore-tex" moduko jakea eta eguzkitarako betaurrekoak, txanoa eta eskularruak.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 4

Elkartzeko tokia eta ordua

Irailak 9, zapatuan goizeko 9tan Ozako kanpinean (kotxeetan antolatuko gara)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Ozako kanpinean

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Inguruko 1:25000 mapa eramatea interesgarritzat jotzen dugu. Oza oihaneko kanpinean pasako dugu gaua. www.camping-selvadeoza.com

Argibide gehiago

696274200 Alvaro

Irteerarako izena emateko azken eguna

19-10-2017

IZEN EMATEA ITXITA DAGO