Satrustegi 1139

17-11-2019

Satrustegitik (475) mendilerrorantz abiatuko gara pista batetik, eta Txondor bat ikusiko dugu bide bazterrean. Pistatik jarraituz helduko gara pagadiara, eta han hasten da bidezidorra Satrustegiko atakaraino. Bertatik oso gertu dago seinale geodesikoa (1139), 360º-ko ikuspegia Andia mendilerrora eta Aralarrera. Mendilerroaren ertzetik joango gara ekialderantz, Aldamako portilloraino. Han, Zuhatzura jaisteko bidezidorra aurkituko dugu, eta herrira iritsi gabe, haran txiki bat zeharkatuko dugu Satrustegira itzultzeko, errepidea zapaldu gabe.

Eguraldiaren aurreikuspena:

LOTURA HONETAN eguero gaurkoratuta

TRACKa deskargstzeko:

SATRUSTEGI

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 780
Luzera 11,5 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

Uribarri 9:00 / Satrustegi 10:30

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Satrustegi

Irteerarako izena emateko azken eguna

14/11/2019

Jakin beharreko kontu teknikoak

Mendi-mapa bat irakurtzen eta fitxan deskribatutako ibilbidea jarraitzeko gaitasuan / Bidezidorretatik ibiktzeko gaitasuna

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Menditik 4-5 ordu ibiltzeko gaitasuna.

Material tekniko beharrezkoa

Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldirik aurre egiteko modukoak). Jatekoa eta ura,

Bestelako oharrak

Auto partikularretan joango gara, eta harremanetan jarriko gara bidaia partekatzeko eta antolatzeko. Bilbao - Gasteiz - (A10) Satrustegi 1:30 gutxi gorabehera. Batzuk aurreko egunean joateko asmoa dugu, beste jardueraren bat egiteko eta furgonetan lo egiteko. Larunbatean ere joan nahi baduzu, idatzi komentariotan

Argibide gehigatarako

629062594 KOLDO.

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez