Asteburuko irteera, Pala de Ip

08-09-2018

Bi eguneko ibilaldi bat proposatzen dizuegu IPeko haranetik.

Ibilbidea:

Canfranceko aparkalekutik abiatzen den bidetik, herriaren amaieran dagoen zubia zeharkatu, eta eskumatara dagoen bideguretzea hartuko dugu hegoalderantz,La Besera bidetik Ipeko kanala igotzeko, Ipeko urtegiaren aterpe libreraino joango gara ia 1100 metroko igoera eginez; bertan pasatuko dugu gaua.
Denbora eta gogoa badaukagu, Collaradara igotzen saia gaitezke, ikusiko dugu.
Igandean, ura hartu eta gero, Pala de Ipera doan bidetik leporaino igoko gara urtegira heltzen den pista zabala hartuta, gero iparralderantz, lepora igotzen den harrobira heltzeko, hemen motxilak utziko ditugu eta Pala de Ipeko gailurra egingo dugu. Motxilen bila bueltatuko gara eta mendebalderantz jarraituko dugu Izas eta Ipen banalerroaren gandorratik La Moletaraino, eguneko azken tontorra.

Jaitsiera zorabiagarria egingo dugu Carretoneko gertokiraino (Ipeko urtegia eraikitzean erabilitako teleferiko zaharra. Bertatik, basotik doan bide nabari eta erosotik jaitsiko gara Carretoneko trenbide eta zentral hidroelektrikora doan ur-hoditeriaren ondotik, Canfranc Estacioneraino. Kotxeak dauden lekura heltzeko GR 65.3 hartuko dugu.

—————–

Datu teknikoaK

1go eguna

Desnibela: +1080 m
Luzera: 7 Km
Denbora: 3or 15 min
—-
2. eguna
Desnibela: +950 m / -2000 m
Luzera: 15 Km
Denbora: 7or 15 min

 

 

—————–
Tracka deskargatzeko -> GPX
Eguraldia kontsultatzeko.-> METEOGRAMA eta lameteoqueviene
(meteograma aldiro berrizten da, egon adi aurreko egunetan)
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 4
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 5

Elkartzeko tokia eta ordua

Goizeko 7etan Gailurrako egoitzan, Trauko kalea 27.

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Canfranc, Huesca

Irteerarako izena emateko azken eguna

06/09/2018

Jakin beharreko kontu teknikoak

Beharrezkoa da harri solteak dauden bideetan ibiltzen ohituta egotea. Partaideek mendiko mapak irakurtzen jakin behar dute, baita fitxan deskribatutako ibilbidea jarraitzen ere.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Ekintza gogorra denez, prestakuntza fisiko ona behar da, ibilbidearen zailtasunari eta iraupenari aurre egiteko neurrian.

Material tekniko beharrezkoa

Aipatutako ekintzetarako arropa eta oinetako egokiak. Ez ezazue lo-zakua ahaztu, "gore-tex" moduko jakea, eguzkitarako betaurrekoak, txanoa eta eskularruak.
Kontuan hartu: Gauez altuera honetan tenperatura 0 gradu inguruan izan ahal da

Bestelako oharrak

(koltxonetak daudenez ez dugu esterarik eraman behar).

Argibide gehigatarako

Alberto

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez