BURGOA IRTEERA
24-03-2019
IBILBIDEA
Sollubeko mendatetik pistatik abiatuko gara ipar mendebalderantz Burgoa tontorrera heltzeko (451m). Pistari jarraituz Erdi Aroko Pelaio Deuna baselizara jaitsiko gara, eta handik Gaztelugatxeko bazelizara abiatuko gara. Pista batetik jarraituko dugu errepidearekin topo egin arte Matxitxako lurmuturraren gainean. Bertatik Iparralderantz doan bide batetik jaitsiko gara Itsasargira heldu arte. Itsasargitik hegoalderantz doan pistatik jarraitu behar da errepidera heltzeko, eta errepidetik 30 minutu egin eta gero Arane auzora helduko gara. Bertatik Bermeoko portura jaistea baino ez da geratzen.
Luzera: 20Km
Desnibela: +500m/-890m
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Travesía de día a pie | |||||||
Kokapena | Uribe eta Lea - Artibai eskualdea. | |||||||
Metatutako desnibela | +450 -850 mts | |||||||
Luzera | 20 Kms. | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | ||||||||
Material tekniko beharrezkoa | Mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 1 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Elkartzeko tokia eta ordua
8:45 Moyua plazan / Bermeorako autobusa 9:00 etan abiatzen da.
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Sollubeko mendatea - Euskotren geltokia Bermeon
Bertara joateko
Bestelako oharrak
Errepidetik ibili behar da azkenengo zatian, adi egon ! Ez ahaztu egun osorako janaria eta ura .
Argibide gehiago
650807302 Iñaki
Irteerarako izena emateko azken eguna
21-03-2019