BURGOA IRTEERA

24-03-2019

IBILBIDEA

Sollubeko mendatetik pistatik abiatuko gara ipar mendebalderantz Burgoa tontorrera heltzeko (451m). Pistari jarraituz  Erdi Aroko Pelaio Deuna  baselizara jaitsiko gara, eta handik  Gaztelugatxeko  bazelizara abiatuko gara. Pista batetik jarraituko dugu errepidearekin  topo egin arte Matxitxako lurmuturraren gainean. Bertatik Iparralderantz doan bide batetik jaitsiko gara Itsasargira heldu arte.  Itsasargitik hegoalderantz doan pistatik jarraitu behar da errepidera heltzeko, eta errepidetik 30 minutu egin eta gero  Arane auzora helduko gara. Bertatik Bermeoko portura jaistea baino ez da geratzen.

Luzera: 20Km

Desnibela: +500m/-890m

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Travesía de día a pie
Kokapena Uribe eta Lea - Artibai eskualdea.
Metatutako desnibela +450 -850 mts
Luzera 20 Kms.
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa Mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak).
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 1
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

8:45 Moyua plazan / Bermeorako autobusa 9:00 etan abiatzen da.

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Sollubeko mendatea - Euskotren geltokia Bermeon

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Errepidetik ibili behar da azkenengo zatian, adi egon ! Ez ahaztu egun osorako janaria eta ura .

Argibide gehiago

650807302 Iñaki

Irteerarako izena emateko azken eguna

21-03-2019

IZEN EMATEA ITXITA DAGO