Candina Mendiko irteera biribila

02-09-2018

Ibilbide honetan Cantabriara abiatuko gara, Candina mendira. Castro Urdiales eta Laredo artean kokatuta dagoen mendia da, Sonabia hondartzaren ondoan. Hori dela eta, ibilbidea amaitutakoan bainua hartu ahal izango dugu, ondo merezita.


Candina Kantauri Kostaldeko mendi karstikoa da, ia 500 metrokoa. Nahiz eta garaiera handia ez izan, balio ornitologiko handia du Candinak, baita botanikoa ere, arteak, haritzak, haginak, etab ikusi ahal izango ditugu. Gainera, orain dela gutxi, azkenik, gune babestu izatera pasatu da eta “Montaña Oriental Costera” izenpean hegaztien kontserbazio gure garrantzitsuen inbentarioan aurki dezakegu. Babestu beharreko hegazti askok egiten dituzte habiak Candina mendiko itsaslabarretan: sai zuriek, ubarroi mottodunek, ekaitz-txoriek eta sai arreek; azken hauen kolonia bakarra da itsas labarrean penintsulan.


IBILBIDEA:

Oriñon-Sonabia errepidetik 20-30 minutuz ibiliko gara oinez, eta gero, N-634tik Liendorantz 161. kilometroraino, puntu honetan mahaiak dituen aparkaleku bat dago.

Aparkalekutik bertatik hasten da ibilbidea. Iparralderantz gorantza doan bidexkatik ibiliko gara. Bidea harritsua izango da baita labainkorra ere. Hoya de Tueros zeharkatu eta gero, beti iparraldera joz, beste muino bat igoko dugu Hoya de Falluengora ailegatuz. Hemendik jada Monte Candina ikusi ahal izango dugu.

Hemendik aurrera, ipar-mendebalderantz mendi-hegaletik ibiliko gara, eta gero, gorantz doan bidexkatik iparralderantz igoko gara berriro ere. Bidean, antzineko meategien hondarrak aurkituko ditugu. Gorantz bidegurutzeraino segituko dugu; bertan, bi bide ikusiko ditugu: Ojos del Diablo edo Ojos de Solpico, eskumatara doan bidea, eta Candinako eta Solpikoko gailurretara, ezkerretara doana.

Lehenik, Ojos de Solpico bisitatuko ditugu. Handik, Sonabia hondartza eta Cabo Cebollero ala “Oriñóneko balea” ikusi ahal izango ditugu, baita sai arre anitz ere.

Eta bigarrenik, ipar-mendebaldera joko dugu berriro Candinako (489m) eta Solpikoko gailurretara (486m), bata bestearen ondoan.

Jaitsierako bidea ibilbideko zatirik zailena izango da, lursail karstikoa baita, zorrotza eta deserosoa ordu betez. Beraz, arreta handiz ibili beharko dugu ez erortzeko, eta batzuetan eskuak ere erabili beharko ditugu oreka ez galtzeko.

Ipar-mendebalderantz abiatuko gara astiro-astiro jaitsiz ,berriro bidexka bat topatu arte. Bidea hartutakoan jada gure ibilera erraztuko da, harrien artean dagoen pasabide bateraino ailegatuz. Sonabia hondartzako mendi-hegaletik hego-mendebaldera joko dugu orain, lasaitasunez jaitsiz hondartzara ailegatu arte.

Nahi duenak bainua hartu ahalko du ibilbidea ezin hobeto amaitzeko!!

Hondartzatik norberak bera kontu amaituko du ibilbidea nahi izatean. Sonabiatik  Oriñonera bidea ez du galtzerik.

IBILBIDEAREN TRACKA

 GPX deskargatzeko

DATU TEKNIKOAK

  • Ibilbide mota: zirkularra
  • Desnibela: +/- 630 m
  • Luzera: 9.5 km
  • Iraupena: 4-5 ordu (atsedenaldi barik)

INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO DOKUMENTUAK

-Radio 3 irratiaren saioa “El Bosque Animado”, Montaña Oriental Costera-ri buruzkoa.

-Monte Candidako hegaztiak. 

-Monte Candinako antzinako meategiak.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa -Mendiko botak -Makila -Txanoa eta eguzkirako betaurrekoak -Eguzkirako krema -Elastikoak/prakak luzeak -Txubaskeroa -Urontzia -Prismatikoak (aukerakoak)
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 4
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 4
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

Goizeko 8:30etan Gailurra egoitzan, 27 Trauko kalea / Goizeko 9:30etan Oriñon hondartzako aparkalekuan

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Oriñon hondartzako aparkaleua

Bertara joateko

Bestelako oharrak

-Ez erortzeko kontu handiz ibili behar izango gara, lur karstikoa da ta. -Sasi arantzatsuak daude bidean, beraz gomendatuta dago praka luzeak janztea. -Bidean ez da urik egongo, nahikoa ekarri. -Sonabia hondartza naturista da. Bainujantziaz jantzita ala bainujantzi barik egon daiteke.

Argibide gehiago

Beatriz (beatrizcabo a r r o b a_h o t m a i l_puntu_com)

Irteerarako izena emateko azken eguna

31-08-2018

IZEN EMATEA ITXITA DAGO