Pirinioak: Somola Alta 2692m Villanuatik

08-06-2019

IZENA EMATEKO ITXITA.  LEKU GUZTIAK BETE DIRA ETA!

 

Ekainaren 8 eta 9an Piriniotara joango gara, Aragon bailarako Somola Alta (2692m) igoko dugu. Ikuspegi izugarriak dituen tontor izkutua.

Villanuan egingo dugu lo, Triton aterpean; aurreikusita dago ostiral gauean heltzea, afaltzeko itxaroten gaituzte, beraz, ez gara oso berandu heldu behar.

Somola Alta eta Peña Nevera Ibon de Bucuesatik ikusita. Gu bestaldetik igoko gara.

Zapatuko ibilbidea:

Villanuatik Del Paco iturrira (1250m) doan pista bat hartuko dugu (aparkalekua, eta ibilbidearen hasiera). Pista hori utzi eta De la Espata aterpera (1680m) joango gara bide bat hartuta. Aterpetik ekialderantz jarraituko dugu Bozuelo bailaratik Maranan leporantza, Somola Altatik jaisten den arroaren azpian egon arte. Arrotik igoko gara zuzenean (ipar-ekialderantz) bide erosoenetik azken harresiko beheko parteraino, zati aldapatsu zein zelaiguneak zeharkatuz. Hartxingadi batetik gandorrera igo (hego-ekialderantz) eta harkaitzen arteko pasabiderik errazena bilatuko dugu tontorrera ailegatzeko (2692m)

Tontorretik ailega garen bidetik jaitsiko gara hasieran,  metro  batzuk jaitsita  belarrezko bira bat ikusiko dugu mendbalderantz, hormen gainetik doan bira hori jarraituz, eta destrepe txiki bat egin eta gero, Somola eta Peña Neveraren arteko aran eskegiraino jeitsiko gara . Peña Neverako tontorreraino jarraituko dugu aranetik, eta handik Collaradeta eta el Fraileraino (haitzuloa). Bertatik jeitsiera aldapatsu eta zuzena dugu hegoalderantz, beheko partean eskuak baliatu beharko ditugu harrizko kanal batean. Kanala basoan amaitzen da, La Espata aterpearen gertu, eta handik igoerako bidetik edo pistatik jeitsiko gara aparkalekura.

  •  Distantzia: 18 km Desnibela: +/- 1665m mendiko ibilbidea bide argirik gabe.

Domekako ibilbidea:

Frantziara pasako gara “Chemin de la Mature” izeneko ibilbide ederrera, bista zorabiagarriak ditu. “Gorges d’Enfer” eko harkaitzetan irekitako bidea da. Ibilbide zirkularra ixteko goiko partetik itzuliko gara.

  • Distantzia: 9,5 km Desnibela: +/- 650m

Aurreko egunean zehaztuko dugu egun bakoitzeko ibilbidea, eguraldia kontuan hartuta.

 Eguraldiaren aurreikuspena:

LOTURA HONETAN,    egunero gaurkoratzen da

TRACKak deskargatzeko:

Somola Alta

Chemin de la Mature

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela 1665 m / 650 m
Luzera 18 Km / 9,5 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 8 horas / 3 horas
Material tekniko beharrezkoa Beharrezkoa den material teknikoa Ezinbestekoa: - Mendiko botak. - Kopeta-argia. - Eguzkirako krema. - Eguzkirako betaurrekoak. - Txanoa. – Euritarako zira. – Makilak. -(Piolet eta Kranpoiak *). – Kantinplora. (1,5 litro gutxienez) – Azpantarrak. Gomendagarria: - Zapatilak (ostatu barruan egoteko). – Belarritako tapoiak (zurrungen kontrakoak). – Norberak behar dituen medikamentuak. – Burko-azala.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 4
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 4
Ahalegin fisikoa 4

Elkartzeko tokia eta ordua

ostiraletik igandera arte

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Villanuan

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Nola heldu:
Kotxez joango gara. Whatsapp talde bat sortuko da irteeraren koordinazioa errazteko. Irteerara etortzen diren pertsonen arabera erabakiko da beharrezkoak izango diren kotxe partikularren kopurua.

Ostatua
Bi gau partekatutako gela batean, bi afari eta bi gosarirekin. Guztira 56€.
Ostiraleko afaria 21:30ean izango da.
Bakoitzak bere etxetik eramango du ibilbidean zehar egingo den bazkarirako janaria, baita ura eta hamaiketakoa ere.

Erreserba
20 €ko ordainketa egin behar da aurretik erreserba egiteko.
Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325
Erreserba egiterakoan diru-sartzea egiten duenaren izena aipatu.

Oharrak
Ohe kopurua mugatua da, beraz lehenbailehen izena ematea gomendatzen da. Txakurrak eraman ahal dira, jabearen kotxean geratu ahal badira eta irteera egiteko gai badira ( ADI, karstetik ibiliko gara beraz ibilbidea ez da egokia txakurrentzako) . Zenbait lekutan txakurrak sartzea mugatuta edo guztiz debekatuta dago, ezin dira sartu ezta lotutak ere ( Parc National des Pyrenees) .

Argibide gehiago

Pablo ///// IZENA EMATEKO ITXITA.  LEKU GUZTIAK BETE DIRA ETA  !

Irteerarako izena emateko azken eguna

03-06-2019

IZEN EMATEA ITXITA DAGO