Pirineoak. Aspe 2640m.

13-09-2019

IZENA EMATEKO ITXITA.  LEKU GUZTIAK BETE DIRA ETA!

 

Irailaren 13 eta 14ean Pirinioetara joango gara, Aragon bailarako Aspe mendia (2640m) igotzera.

Borda de Juan Ramon” kanpinean egingo dugu lo, kanpin-dendan edo furgonetan. Jatekoa norberaren kontu izango da.

Zapatu goizean kotxez abiatuko gara ibilbidea hasten den lekuraino , Aisa haranean bertan. (mapan ikusi)

Sasoi honetan ez dago elurrik eta ez dugu kranpoirik behar.  Kontuan hartu:  ibilbidean ez dago iturririk eta  aurrez hartu behar duzue ura.

 

 

 Eguraldiaren aurreikuspena:

LOTURA HONETAN,    egunero gaurkoratzen da

TRACKak deskargatzeko:

Aspe. Pirineo

 

 


**DOMEKAN: Oroimen Eguna Besaiden 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela 1170 m
Luzera 10 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 4
Orientazio-zailtasuna 4
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 4

Elkartzeko tokia eta ordua

Irailak 14 larunbata, goizeko 8etan. Juan Ramón Borda Kanpina

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Juan Ramón Borda Kanpina

Irteerarako izena emateko azken eguna

09/09/2019

Jakin beharreko kontu teknikoak

Ez dago bide markaturik, maparekin ibilbidea jarraitzea jakin behar da. Karst bat zeharkatu behar da, eta eskuak erabili behar dira pasu batzuetan.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Menditik 8 ordu baino gehiago ibiltzeko gaitasuna. Desnibela nabarmena da.

Material tekniko beharrezkoa

Mendiko arropa: kantinplora, botak eta hotzarako arropa

Bestelako oharrak

Txakurrak eraman ahal dira, beti jabearen ardurapean. (kanpinean txakurrekin egoteko betebeharrak aurrez kontsulta behar dituzue)

Argibide gehigatarako

Pablo 620666386

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez