Peña del Moro 818. Ramales

12-11-2017

Peña del Moroko ibilbide borobila, ‘la Callejuela’ pasabidetik igo eta ‘el Silencio’ aranetik jeitsi

Ibilbide ederra da. Pagadiak, kantauri artadia eta inguru karstikoa zeharkatzen ditu.

IBILBIDEA:

Ramalesetik (75m) hego-ekialdera irtengo gara bide zaharretik, Caliz Ferrataren azpitik pasatzen dena eta Covalanas leizearen aparkalekura doana. Aparkalekutik eta errepidera irten barik Eco hormaren azpitik pasatzen den bidea hartuko dugu eta erreka ertzetik jarraituko dugu, La Pared auzotik pasa eta gutxira ezkerretara topako dugu bidegurutze bat (1). Bide hau hartuko dugu pista bat aurkitu arte (etxola baten aurrean) (2). Etxola eskumatara utziko dugu eta zelaiak inguratzen dituen bide batetik jarraituko dugu. Bideak gorantza egiten duenean adi egon beharko dugu, bidegurutzea ez baita ondo ikusten (3), hego-ekialdera joko dugu bidexka batetik etxola eta zelai bateraino. Zeharkatuko dugu zelaia, eta gero hegoaldera joko dugu porlanezko pista baten amaiera topatu arte (4). Pistatik jarraitu gabe, hego-ekialderantz jarraituko dugu basoa zeharkatzen duen bidexka batetik, eta Lanestosatik datorren bide seinalatua aurkituko dugu (5). Marka urdinak jarraituko ditugu eta  bi haitzen artean eskailerak dituen pasabidea igaro eta gero (la Callejuela) Bizkaia aldean egongo gara.

Alde hau karstikoa da eta aintzineko meatze-ahoak topatuko ditugu. Adi egon beharko dugu gutxi ikusten den bide bat hartzeko (6), sare sismiko-antena txiki baten ondotik (gutxi ikusten da). Puntu urdinak jarraituko ditugu beti, karsta zeharkatuz ekialdeko eta mendebaldeko gailurrak banatzen dituen lepoaren azpian kokatu arte (7), handik lepora igotzen da zuzenean eta gero gandorratik mendebaldeko gailurrera helduko gara (818)

Gailurretik ibilbide beretik itzuliko gara, lepoaren azpiko bidea topatu arte (7) 740 m, eta gutxi zapaldutako bidexka batetik zuzenean jarraituko dugu beherantz (Hego-ekialderantz) 710 metroko kotaraino. Gero, ipar-ekialderantz egiten du bidexka (deserosoa da), eta jarraituko dugu beherantz Torca del Morora heldu arte. Aurrera egingo dugu erosoago den bidetik (ipar-mendebaldeantz) bidea seinalatzen duen poste zahar bateraino (8), eta hemendik Peña del Moroko iparraldeko aldea inguratuko dugu El Silencio aranera heldu arte. Artadi bat zeharkatuta aranaren barruko soilgunean irtengo gara (9). Gehien markatutako bideak mendebaldera eramango gintuzke, La pared auzora, baina guk ipar-mendebalderantz jarraituko dugu harrizko lepo bat igo eta artaditik behera Ramalesera.

 

Ibilbidearen tracka deskargatzeko

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salida circular de día pie
Kokapena Ubal mendigunea
Metatutako desnibela +/- 850
Luzera 13.5 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 5-6 h
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

8:00 Gailurra , Trauko 27 / 9:30 Ramaleseko plazan, kiosko ondoan.

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Ramales

Irteerarako izena emateko azken eguna

09/11/2017

Jakin beharreko kontu teknikoak

Mapa irakurtzen jakin behar da, ibilbidearen nondik norakoak jarraitzeko. Beharrezkoa da lurzoru irregularrean zein karstikoan segurtasunez ibiltzen jakitea.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Igoera zein jaitsiera malda handikoa da.

Material tekniko beharrezkoa

- Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). Kontuan izan urte sasoi honetan hotz handi samarra egin dezakeela.
-Linterna eta botikina lagun onak dira arazo asko konpontzeko.

Bestelako oharrak

Ibilbidean EZ dago iturririk.

Nola Joan: Kotxez

Argibide gehigatarako

José .650297408. Noches

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez