Orixol (1.128 m.), Tellamendi (835 m.), Besaide (564 m.) + Zabolain Sagardotegia

06-04-2019

Orixol mendiak (1.128 m.), Tellamendi edo Belaudi mendiak (835 m.) eta Betsaide mendiak (564 m.) Ibilbide berean Euskal Autonomi Erkidegoko hiru lurraldeetan tontorra zapaltzeko aukera emango digute, hiru lurraldeak elkartzen diren lekuan bukatuz(Betsaide).

Berriz, Ibilbideak, Urkiolako parke naturala, Anboto, Udalaitz eta Aramaioko Haranaren bista bikain batzuk emango dizkigu.
Zeharkaldi honek kondairen bihotzean murgilduko gaitu. Pagadi eta kariharrian zehar Euskal mitologia eta magiaz gozatuko dugu.
Araban hasiko dugu. San Kristobalen ermitan (Aramaio). Mendi bide batetik abiatuko gara (2km). Gero, lurrezko eta harrizko bide batetik, Santikurutzerantz, Arangioko gurutzetik igoko gara, Orixol mendi koroatuz.
Elezaharrak Arangioko haitzetan ezkutatutako altxorrak aurkitzen dituztela dio. Haien artean Lonbideko burtsa, diruaz bete-bete egindako kutxa dena. Zorte on eta partekatu ezazue, mesedez.

Orixol mendiaren tontorra

Orixol mendiaren tontorra

Leizeagako mendixkaranzko haitzeko eta pago basoko bide ederretik jaitsiko gara.
Haitz-bidetik jarraituko dugu, Gantzagako Atxa eta Iruatxetaren gailurrak inguratuz, Zabalandiraino (Bizkaia).
Anboto mendia, Mari jainkoaren egoitza, utziko diogu gure ezkerrerantz Tellamendi mendiko gailurra mailaz igotzeko. bertan Araba eta Bizkaia bat egiten dute. Tontorretik banatzen dituen bi arroak ikusi ahal izango ditugu. Deba eta Ibaizabalekoa.

Geroago, lurreko bide zabaletik, jaitsiera arinean, jarraituko dugu Larrabil-go lepora heldu arte.Bertatik pixka bat igoko dugu Betsaideko gailurrera heldu arte, hiru probintzien bat-egite puntua.

Lur-bidetik lehen, eta zementu errepidetik gero, Gipuzkoan bukatuko dugu. Galagartzako Zabolain sagardotegian(Arrasate).

 

 

 

Luzera: 16,2 Km
Desnibela: +710m/-970m
Denbora ibiltzen: 5h 30min

 

 


MAPA


Descargar Track

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa Botas, gorro, txubaskero... Recomendable: bastones, paraguas y ropa de recambio.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 4
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 4
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

08:00 - PANERA bus Geltokia / Parada bus

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

ermita san Cristobal (Aramaio) - Zabolain sagardotegi (Galagartza)

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Iremos en autobus contratado, quedaremos en la parada de bus de PANERA, (junto al club), a las 8 de la mañana, y esperamos estar de vuelta antes de las 21h. --> Rellena el formulario (1 por persona) en la WEB, indica también si eres socia, o no. Gracias al incansable trabajo de much@s soci@s en las fiestas de Uribarri, el club subvencionará parte de los gastos, exclusivamente a los soci@s. PRECIO Soci@ : 40€ Precio NO Soci@ : 45€ -- El pago lo haremos en el autobús Ikusi arte!! TXOOTX!

Argibide gehiago

Irteerarako izena emateko azken eguna

01-04-2019

IZEN EMATEA ITXITA DAGO