Lekeitio, Talaia eta Otoio (396m)

23-02-2020

Lekeitiotik abiatuko gara. Portutik eta  Itsas pasealekutik ibiliko gara Santa Katalina itsasargiaraino.

Bertatik hormigoizko pista bat hartuko dugu hegoalderantz, aintzineko egur lantegia alde batean utzita, eta  GR 123 markak agertzen dira . GR marka hauek aldapan gora jarraituz helduko gara Talaiara.

Hemendik  basoan zehar ibiliko gara mendebalderantz, Otoio tontorraraino (396m)

Hego-mendebaldeko norabidearekin Ispasterrerako bidean hasiko dugu  jaitsiera, lehenik bidezidorretik artadia zeharkatuz,  eta gero pistatik (GR markak).

Ez gara Ispasterreraino heldu behar,   230m altueran utziko dugu pista, ekialderantz Zatikara doan  bidea jarraitzeko (marka zuri-horiak) eta gero  Artikaraino . Amaitzeko,  errepidea zeharkatu eta Kurtziagako bidea hartuko dugu, eta bertatik Lekeitiora jaitsiko gara.

Eguraldiaren aurreikuspena:

LOTURA HONETAN egunero gaurkaratua

Deskargatzeko TRACKa :

OTOIO

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 525m
Luzera 13 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena -4 ordu
Material tekniko beharrezkoa Mendiko arropa; makilak, mendiko botak, kantinplora eta aukeran aldatzeko arropa
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

8:30etan Gailurra egoitzan

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Lekeitio. Arropaineko aparkalekuan (bus geltokiaren ondoan) goizeko hamarretan. MAPAN ikusi

Bertara joateko

Bestelako oharrak

- Kotxea konpartitzeko asmoa dugu. Zurea eramateko prest bazaude aipatu izen emateko fitxan mesedez. - edo Bizkaibus A3512 Bilbao-Lekeitio. Zabalburun 8:45->Lekeitio 10:00

Argibide gehiago

Iñaki (650807302) // José (650297408)

Irteerarako izena emateko azken eguna

20-02-2020

IZEN EMATEA ITXITA DAGO