GORBEIA GAUEZ Maitzak 26-27

26-05-2018

1.go EGUNA:

IONDEGORTA, AGIÑALDE (Santutxuko Mendi Taldearen aterpea), ARRALDE 945m MAIRULEGORRETAKO KOBA eta GORBEIA (gauez) 1482m

Iondegortako aparkalekutik (730m), porlanezko bide bat hartuz, Agiñalde izeneko zelaira helduko gara (900m 30′). Hagin asko daude inguru honetan, horietariko batzuk oso handiak dira eta Euskadiko aparteko zuhaitzen zerrendan daude. Bertatik hegoalderantz joko dugu Aldamiñapen dagoen aterpera heltzeko. Bertan utziko ditugu behar ez ditugun gauzak (lo zakua eta abar) .

Arratsaldean bueltatxo bat eman nahi duenak aukera izango du. Ekialdera jo behar dugu, altuera pixkat galtzen, gero pagadia zeharkatuz Mairulegorretako kobetara helduko gara.

Beste aukera bat bikoteka burutuko den orientazio raid batean parte hartzea izango da.

Gauean aterpetik abiatuz,  Gorbeiako tontorrera igoko gara. Ordu beteko igoera da. Ilargiaren (ia betea) eta gure frontalen laguntzarekin igoko gara gailurreraino.

2. EGUNA:

AGIÑALDE (Santutxu Mendi Taldearen aterpea) ARRABA eta SUPELEGORREKO KOBAK

Agiñaldetik Arrabako zelaietara igoko gara. Handik Itxinaruntz abiatuko gara. Kargaleku sarreratik sartuko gara eta Supelegorreko kobetara joango gara. Itxinako ibilbidean zehar arreta handia jarri beharko da ibilbidea egiterako unean. Gune karstikoa baita.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Travesía fin de semana a pie
Kokapena Gorbeiako parke naturala
Metatutako desnibela 1go eguna: + 500/ - 500 2. eguna: + 700/ - 700
Luzera 1go eguna: 8 km 2. eguna: 15 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 1.go eguna: 4 ordu ggb 2. eguna: 8 ordu ggb
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 4
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

Maiatzak 26 larunbata. Gailurrako egoitza (Trauko 27) goizeko 9:00etan.

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Zeanuri. Lanbreabe auzoa. Iondegortako parkinga.

Irteerarako izena emateko azken eguna

24/05/2018

Jakin beharreko kontu teknikoak

Partehartzaileek jakin behar izango dute mendi-mapa bat irakurtzen eta fitxan deskribatutako ibilbidea jarraitzen.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Prestakuntza fisiko on bat beharrezkoa da, ibilbidearen zailtasuna eta iraupenera aurre egin ahal izateko

Material tekniko beharrezkoa

Nahitaezkoa:
- Frontala.
- Eguzkitarako krema.
- Eguzkitarako betaurrekoak.
- Kapela
- Txubaskeroa.
- Lo zakua.
- Mendiko botak.

Aholkugarriak:
- Zapatilak (aterpe barruan egoteko)
- Makilak.
- Kantinplora 1, 5 litro gutxienez.
- Ipar orratza. (Raid-ean parte hartzeko ezinbestekoa izango da).
- Belarritarako tapoiak.
- Norberak erabili beharreko botikak.
- Almohadarako zorroa.

Garrantzitsua:
- Bi egunetarako janaria eraman behar da.

Bestelako oharrak

-Aterpean gaua pasatzeko 7 euro ordaindu beharko dira.
-Ohe kopurua mugatua da beraz ahalik eta azkarren izena eman ohea ziurtatzeko.
-Aterpean ez dago elektrizitaterik. Ez dago ur berorik.
- Irteerara joango garenon arteko koordinazioa errazteko whatsapp talde bat sortuko da.
- Denok elkarrekin afari bat prestatzeko asmoa dago.
-Txakurrak eraman daitezke. Eguraldi txarra ez balego aterpe kanpoan egon beharko dira egunean zehar. Gauean aterpe barruan (beheko solairuan) lo egin dezakete.
-Norbaitek musika-tresnaren bat jotzen jakingo balu eraman dezala.
-Apuntatzen den jendearen arabera zenbat kotxe partikular eramango ditugun adostuko dugu.
-Ez aparkatu baimendutako guneetatik gorago. Parke naturalean gaudenez sekulako isunak jarri ditzakete.

Argibide gehigatarako

Telefonoa: 656740548 Txaber

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez