GORBEIA ASTEBURU TRIP

27-05-2017

1go EGUNA

IONDEGORTA, ALDAMIÑAPE (Santutxuko Mendi Taldearen aterpea), MAIRULEGORRETAKO KOBA, GORBEIA 1482,  eta ALDAMIN 1373

Iondegortako aparkalekutik (730m), porlanezko bide bat hartuz, Agiñalde izeneko zelaira helduko gara (900m 30′). Hagin asko daude inguru honetan, horietariko batzuk oso handiak dira eta Euskadiko aparteko zuhaitzen zerrendan daude. Bertatik hegoalderantz joko dugu Aldamiñapen dagoen aterpera heltzeko. Bertan utziko ditugu behar ez ditugun gauzak (lo zakua eta abar) . Ekialdera jo behar dugu, altuera pixkat galtzen,  gero pagadia zeharkatuz Mairulegorretako kobetara helduko gara.

Leizea bisitatu ondoren pixka bat jaitsiko gara eta handik gutxira aldapa gogor bat igotzeari ekingo diogu. Ibilbide tarte honetan adi egon behar da ez galtzeko. Gero ,basoa atzean utzita bidea nabarmenagoa da eta gaindorra jarraituz, Gorbeiako tontorrera helduko gara. Tontorretik Aldamiñosteko aldera jaitsiko gara(I), eta lepotik oso gertu dagoen, Aldamin gailurrera igoko gara. Lepora buelta eta gero Ipar ekialderantz jaitsiko gara, eta  dugu Dulau pasua zeharkatuz aterpera helduko gara.

2. EGUNA

ALDAMIÑAPE (Santutxuko Mendi Taldeko aterpea), GATZARRIETA 1182, ARABATXA 1158, GOROSTETA 1259, eta LEKANDA 1302

Aterpetik atera bezain laster Arrabara eramango gaituen bidea hartuko dugu. Gatzarrieta tontorrera igoko gara eta bertatik mendilerro karstikotik jarraituz  beste  tontor pare bat  kateatu ditugu (Arabatxa eta Gorosteta). Gorostetako tontorretik Arrabara jaitsiko gara eta behin zelaia zeharkatuta karstean sartuko gara  Lekandara igotzeko. Buelta Arrabako zelaian barrena egingo dugu zuzen,eta Aldamiñapeko zelaietara jaitsiko gara igotzeko erabili dugun bide beretik. Aterpean gure gauzak jaso eta Iondegortara bueltatzeko bidea Aginaldetik pasa barik egino dugu .


GPSarako Ibilbidearen tracka-> Gorbeia-M.gpx

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salida circular fin de semana a pie
Kokapena Gorbeiako parke naturala
Metatutako desnibela 1go eguna: +1000/ - 700 2. eguna: +700/ - 1000
Luzera 1go eguna: 10,8 km 2. eguna:13,4 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa Nahitaezkoa: - Eguzkitarako krema. - Eguzkitarako betaurrekoak. - Kapela - Txubaskeroa. - Lo zakua. - Frontala. - Mendiko botak. Aholkugarriak: - Zapatilak (aterpe barruan egoteko) - Makilak. - Kantinplora 1, 5 litro. - Belarritarako tapoiak. Garrantzitsua: - Bi egunetarako janaria eraman behar da.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

Maiatzak 27 larunbata. Gailurrako egoitza (Trauko 27) goizeko 9:00etan.

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Zeanuri. Lanbreabe auzoa. Iondegortako parkinga.

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Aterpean gaua pasatzeko 7 euro ordaindu beharko da. Apuntatzen den jendearen arabera zenbat kotxe partikular eramango ditugun adostuko dugu.

Argibide gehiago

txaberepelde@gmail.com

Irteerarako izena emateko azken eguna

25-05-2017

IZEN EMATEA ITXITA DAGO