Goazen Linzara (Pirineoak-Huesca)

11-03-2017

Bi jardunaldi luze izango dira neguko paisai ederren artean, eta zuen konpainiarekin gozatzea mereziko du.

 


1.GO EGUNA – TXAMANTXOIARA IGOERA (1845m):

Bide zirkularra izango da Linza-ko aterpetik irtenez.

– IBILBIDEA:

Linzan aparkatuko dugu (1380m)eta errepidetik kilometro bat ibili beharko dugu beheruntz bidearen hasierara arte.
Ibai bat gurutzatuko dugu eta goranzko erako pinu eta pago basoetan barrenduko gara Maz-eko mendi-lepora heldu arte (1490m).
Hemendik goi-lautada bateraino igoko gara (1600m-tara). Hemetik aurrera bidea erosoagoa izango da gailurrera iritsi arte.
Gailurrean bazkalduko dugu.
Jaitsierako parte bat bide berdinetik egingo dugu, baina gero, mendi kontrako isurialdetik jeitsiko gara Txamantxoia-ko mendi-lepora iritsi arte (1555m-tara).
Hemendik Linza-ko aterperaino, ibar batean sartuta dauden pinu eta pago basoen arteko beheranzko bidea izango da.
Behin Linza-n, Zuriza-ko kanpinera joango gara, bertan hartuko dugu ostatu (afaria eta gaua pasa).

2. EGUNA – ACHERITO-RA IGOERA (2378m):

GOIZEAN GOIZ JEIKI!!!
Gosaria Zurizako kanpinean hartuko dugu.
Jardunaldi zirkular gogorra eta luzea izango da. Hala ere, paisaia ederrez gozatuko dugu.
Denborak kontrolatuko ditugu eguna asko luzatu ez daiten.

– IBILBIDEA:

Linza-ra hurbilduko gara (1380m) bertan pista batetik hasiko dugu ibilbidea pagodi batera iritzi harte , emetik jarraituko da bidea.
Goranzko igoera  haran batetik hegoalderantz izango da
Aldapa gogorrak aurkituko ditugu Foyas del Ingeniero-ra (1804m) iritsi arte. Hemendik hegoalderantz abiatuko gara Acherito-ko mendi-lepora iritsi arte (2162m).
Jada leku honetara iritsita azken igoera geratzen da gailurreraino (elurraren baldintzak aztertuko ditugu gailurrera iristeko).
Leku beretik jeitsiko gara Acherito mendi-lepora, eta hemendik Plana de Diego-ra (1900m) abiatuko gara. Jeitsiera erosoa izango da mendebalderuntz.
Deskribatzear dagoen hurrengo lekua Paso del Oso (1640m) da, bertan etxola txiki bat aurkituko dugu eta hemen elkartuko gara talde osoa.
Hemendik metro gutxitara pago baso batetik barruratuko gara Paso del Caballo-ra (1430m) heldu arte. Hemendik behera pista bat  jarraituz Linzako aterperaino iritsiko gara.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salidad de fin de semana a pie circular
Kokapena Huesca-ko Pirineoak
Metatutako desnibela 1.go eguna: 730+/- ; 2. eguna: 1180+/-
Luzera 1.go eguna: 10 km ; 2. eguna: 13 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa Nahitaezkoak: - Eguzkitako krema - Eguzki-betaurrekoak - Bastoiak - Granpoiak - Pioleta - Lo-zakua Komenigarriak: - Eskiak - Erraketak - Frontala edo esku-argia - Polainak GARRANTZITSUA: Bi egunetarako janaria eta edaria eraman behar da.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 4

Elkartzeko tokia eta ordua

07:00AM - 'Gailurra Mendi Taldea' lokala (Trauko 27).

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Linza / Linza

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Gomendagarria da neguko erropa eramatea. Ez ahaztu aterpe aukerarekin federatuak zaudetenok txartela eramatea deskontua aplikatzeko. Aterpeak 20 euro balio du. Joan-etorria apuntatzen dan jendearen arabera adoztatuko da nork eramango ahal duen auto partikularra

Argibide gehiago

gorkgailur@gmail.com

Irteerarako izena emateko azken eguna

09-03-2017

IZEN EMATEA ITXITA DAGO