GAILURRA TXIKI Pico del Carlista-Ranero (721m) – Pozalagua

26-03-2017

Aparkalekutik (480m.), eta Pozalaguako kobazuloetako sarrerako ezkerraldetik ipar-mendebalderantz igotzen den bidetik hasiko gara, seinalatuta dago eta bide aldapatsua da Portillo de Ranerora heldu arte ( 660m, 30′, informazio-postea eta elkargunea). Bertan dago Bizkaia eta Kantabria arteko muga, eta Karrantza haraneko ikuspegi ederra izango dugu .

Ondoren hego-mendebalderantz jo behar dugu horiz eta zuriz markatutako bidexka jarraituz. Paisaia karstiko basatia zeharkatuko dugu, eta kontu handiz ibiltzeko moduko bidetik Peña Ranero hegoaldetik inguratuko dugu.Behin inguratuta eta iparralderantz igotzen helduko gara tontorrera (721m, 1or.15′)

Karrantza ibaiak zabaldutako haitzartea izango dugu ikusgai, Peña del Mazo (821m.) eta Ranero mendi artean; Bizkaiko eta Kantabria arteko muga hau ikusgarria da benetan. Arroila honetan Venta Laperra kobazuelo famatuak kokatzen dira, labar-artea dituztenak.

Tontorratik oso gertu Karlistaren Torkaren sarrera dago, Leize-zulo honek 361metroko sakonera du, Europako leizerik handiena da eta munduko handienetako bat. Barruan San Mames bezalako 2 futbol zelai sar litezke bolumenari dagokionez.

Bide beretik itzuliko gara aparkalekura.

Ibilbidea egin eta gero Pozalaguako kobak edo Armañon Parketxea ikusteko aukera izango dugu.

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salidad de día a pie lineal
Kokapena Jorrios Mendilerroa
Metatutako desnibela +250 /-250
Luzera 2.5 km.
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa - Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). Kontuan izan urte sasoi honetan hotz handi samarra egin dezakeela. - Janaria eta edaria. -Linterna eta botikina lagun onak dira arazo asko konpontzeko. -Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Gailurraren lokalean. (Trauko 27) / 10:20 Pozalaguako aparkalekuan. (Ranero. Karrantza)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Pozalaguako aparkalekua

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Nola joan: Kotxez. (Baten bat arazoak izatekotan deiguzu ondo antolatzeko) Nola heldu: BI 636 Bilbao-Güeñes-Concha-Pozalagua 1or 10' A8 Bilbao-Laredo-Ampuero-Karrantza-Pozalagua 1or20'( erosoago) Ordutegia: 9:00 Uribarritik irten 10:20 Pozalaguako aparkalekua. Ranero. Karrantza 13:00 Pozalaguako aparkalekua. Ibilbidearen amaiera. Aukeran, Ibilbidearen ostean bisita interesgarriak egiteko: Pozalaguako Koba Asteburuetan, zubietan eta jai egunetan urte osoan irekita. Urriaren 16tik Martxoaren 31 arte: 11:00-18:00 (azken pasea 17:00etan) Talde antolatutak: 4€ Helduak: 7€ umeak 4€ Umeak (8-16 urte): 4€ Armañon Parketxea Asteartetik igandera 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00 Koben Koba, Europako Arte Paleolitikoren Interpretazio Zentroa Juduen koba, Sangrices auzoa (Karrantza eta Lanestosa artean) 675 716 161 / 946 806 116 **KONTUAN HARTU** Irten aurretik: 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko. 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten. 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da. Mendian: 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira. 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak. 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere. 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko. 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman. 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu. 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena. Izena emateko: Gailuraren webgunean . Ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera) Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)

Argibide gehiago

656764081 Rober

Irteerarako izena emateko azken eguna

24-03-2017

IZEN EMATEA ITXITA DAGO