GAILURRA TXIKI. OGOÑO (305)

11-06-2017

Elantxobeko portutik abiatuko gara, Kale Nagusitik gora. Herriko goiko partean , eta errebuelta batean, eskuinetara joko dugu PR marka zuri-horiak jarraituz (iturria). Bide harritsua artadi itxi bat zeharkatuz Iparralderantz hasten da. Gero mendebalderantz jotzen du, muturraren ertzetik gertu eta zati aldapatsu eta malkartsu bat igo behar da. Aurrerago hegoalderantz jotzen du Talaiara heldu arte (276).(1:45)  Aintzineko itsas gizonek talaiatik zelatatzen zuten itsasoa Euskal Balearen zain. Bertatik Bizkaiko kostalde eta Urdaibaiko biosferaren erreserbako bista ederrak daude: Mundaka, Bermeo, Izaro irla, Matxitxako muturra, eta Laga hondartza.

Hegoalderantz jarraituko dugu eta ondoren ezkerretara (E) hartuko dugu  Ogoñoko  tontorrera doan bidexka . Arrail handi bat dago eta erdibituta dago tontorra: Atxurkulu (305) (2:30). Bidexka beretik itzuliko gara bide nagusira, eta pixka bat aurrerago beste bat hartuko dugu (Karobia). Honetatik jarraituz helduko gara Elantxobeko kanposantura (iturria), herriko goikaldean, eta bertatik jaitsiko gara portura. (3:20’)

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Salida Familiar GAILURRA TXIKI
Kokapena Ogoño mendigunea
Metatutako desnibela +520m/-520
Luzera 6 km.
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 3:00 o. (nagusiak) 3:45( txikiak)
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Gailurraren lokalean. (Trauko 27)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

10:15 Elantxobe (aparkalekua)

Irteerarako izena emateko azken eguna

10/06/2017

Jakin beharreko kontu teknikoak

Basoan zehar, bide zidor eta larretatik ibiliko gara, Beharrezkoa da lurzoru irregularrean segurtasunez ibiltzeko ohitura izatea. Itsas-labarretan kontuz ibili umeekin, beti begi bistan edo eskutik helduta.

Prestakuntza fisiko beharrezkoa

Ibilbidea ez da oso luzea , baina desnibela nabarmena da eta leku batzuetan oso aldapatsua

Material tekniko beharrezkoa

- Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak). Ez ahaztu txanoa eta eguzkirako krema.
- Janaria eta edaria.
-Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko.

Bestelako oharrak

Nola joan: kotxez. (Kotxerik ez ba duzu esan)
Nola heldu: Gernikan, Gautegiz-Arteagatik (BI-2238) Lekeitiorako errepidea hartu Murueta mendateraino, eta bertatik Elantxoberantz Ibarrangelutik(BI-2237)

**KONTUAN HARTU**

Irten aurretik:

1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.

2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.

3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.

Mendian:

4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.

5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.

6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.

7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.

8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.

9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.

10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.

Izena emateko:
Gailuraren webgunean . Ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera)
Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)

Argibide gehigatarako

(ES) ROBER 656764081

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




...


baiez

...

...

Bete ezazu dena, mesedez