GAILURRA TXIKI. KATILLOTXU 336m.

11-11-2018

Itsasbegi–Sukarrietako tren-geltokitik iparralderantz abiatuko gara, Mundakarantz, kostaldea inguratuz. Sukarrietako hondartzatik pasatu, ontziralekura ailegatu, eta ezkerreko aldapatik igo behar dugu kanposantura heldu arte (hor, Sabino Arana dago lurperatuta). Ondoren, udaletxetik pasa,  errepidea zeharkatu, eta Munitiz auzorantz gora egingo dugu. Bide horri bukaeraraino jarraitu behar diogu; bertan, bidegurutze bat dago. Mundakarantz doan ezkerreko hartxintxar bidea hartuko dugu, ipar-ekialderantz. Ibilbideari jarraituta, ur-andelaren ondoan dagoen bidegurutzera helduko gara; hor, iturri ezaguna dago. Gure bideak ezkerrera jotzen du, hegoalderantz. Bide beretik jarraituta, 20 minutu eskas pasata, gainalderaino eta Katillotxu (336m) tontorreraino iritsiko gara (1:30). Tontorrean, argibide-taula batzuetan, Katillotxuko multzo megailitikoari buruzko oso azalpen interesgarriak daude bisitariak Historiaurreko aztarnetan murgiltzeko. Bigarren hilobi-monumentutik igaro ostean, sasitzatik, Arribieta (322 m) tontorrera helduko gara. Tontor horren ondoan, Pakotene izeneko trikuharria dago. Pista estuaren azken zatian, bidegurutze bat dago: ezkerretara, Sukarrieta; eskumatara, Bermeo. Guk ezkerrera jo behar dugu; baina, hori egin baino lehen, norabide zuzenean eukaliptoetara hurbilduko gara Urdaibaiko bista ederraz gozatzeko. Atzerantz 20 metro bueltatu, eta Bermeorantz jaitsiko gara. Pistan behera, Busturiatik Bermeora doan asfaltozko errepide batekin egingo dugu topo. Bermeorantz jaisten den baiara horretan, aspaldian errota asko zeuden, antza.  Bengoetxe erretegia (2: 45) gertu dago, eta, beherago 2 kilometro eginda, Bermeoko tren-geltokira ailegatuko gara (3:15).

 

 

——————————————

GPS – Tracka  hartu 

EGURALDIA ikusi

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota
Kokapena
Metatutako desnibela
Luzera
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena
Material tekniko beharrezkoa - Garai honetarako eta jarduera honetarako egokiak diren mendirako arropak eta oinetakoak. (edozein eguraldiri aurre egiteko modukoak) - Janaria eta edaria, baina gehienok jatetxean bazkalduko dugu.Artike. Bermeo. 19,50 EURO NAGUSIAK/12 HAUR MENUA. Kaferik gafe. Ardoa barne. -Umeek A4 plastiko funda batean beraien mapa eraman dezakete, ibiladiaren datuak kontsultatzeko. -Ez ahaztu barik.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 1
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 METRO URIBARRI (Salida Peatonal Trauko/Trauko irtera) 10:30 Estacion de tren/tren-geltokia Itsasbegi-Busturia

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

10:30 Estacion de tren/tren-geltokia Itsasbegi-Busturia

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Irten aurretik: 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko. 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten. 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da. Mendian: 4. GURASOAK DIRA BERAIEN SEME-ALABEN ARDURADUNAK: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira. 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak. 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere. 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko. 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman. 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu. 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena. Izena emateko: Gailuraren webgunean . Ipini zure izen abizena (heldua) eta ondoren umearena (adinarekin batera) Adibidez: Pirritx Irrizabalaga + Pupu (5) + Lore (5)

Argibide gehiago

ROBER 656764081 JOSEBA 672317336

Irteerarako izena emateko azken eguna

08-11-2018

IZEN EMATEA ITXITA DAGO